Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Uztailak 19 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Udal altzarien enkantea burutu da eta oraindik badira altzariak eskuragarri

Gaur goizeko 10etan ireki dira, gutunazal itxiaren bidez Zaldibiako Udal eraikin zaharreko altzari loteengatik herritarrek erregistraturiko eskaintzak. Bertan bost lote esleitu dira. Hainbat loteetarako eskaintzarik jaso ez denez, Zaldibiako Udalak, beste astebeteko tartea zabaltzen die herritarrei interesik izanez gero Udaletxean jakinarazteko.
Gehiago

Imserso oporren programan izen ematea zabalik

2021eko uztailaren 1etik 2021eko uztailaren 30era arte (bi egunak barne), 2021-2022 denboraldirako eskabide berriak aurkezteko epea egongo da zabalik.

Eskabideak  aurkezteko, honako bitarteko hauek daude: Udaleko gizarte zerbitzuen bidez, telematikoki edo Imsersoren webgunetik formularioa deskargatu eta posta bidez. Hemen duzue informazio zabalagoa.
Gehiago

Trafiko oharra: Santa Fe kalean ibilgailuen joan etorria zabalik

Gaur goizean burutu diren lanak uste baino azkarrago egin direnez, dagoeneko zabalik da Santa Fe kalea ibilgailuentzat.
Gehiago

Trafiko oharra: Udal eraikin berriaren aurrean lanak burutzeko trafikoa etengo da Santa Fe kalean

Ekainak 25 ostirala, Santa Fe kaleko 23 eta 25 zenbakien egiten ari garen lanak gauzatzeko ibilgailuen joan etorria etengo da behin behinean. Mediku etxetik Illati taberna arteko tartean ezingo da ibilgailurik aparkatu, astebururako bertatik jarriko da ibilgailuen joan etorrirako behin behineko pasabidea.
Gehiago

Zaldibiako Herriko Plaza berrurbanizatze lanak esleitzea

Zaldibiako udalak Herriko Plaza herritartzeko lanak esleitzeko prozedura ireki sinplifikatua hasi du. 
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Ekainak 21 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Trafiko oharra: Mendi lasterketa medio hainbat bide mozketa herrian zehar

2021eko ekainaren 19a larunbata, ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA kirol froga ospatuko da Zaldibian. Hau dela eta ibilgailuen eta pertsonen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

BETI GAZTE tabernan ematen den zerbitzuaren leku aldaketa

Zaldibiako Udalak herritarrei eta bereziki BETI GAZTE elkarteko bazkideei jakinarazi nahi die datorren uztailaren 2tik aurrera BETI GAZTEk zerbitzua emateko lekua aldatuko duela. Zehazki, Santa Fe 18tik Santa Fe 38ra leku aldatuko da tabernan ematen den jubilatuentzako zerbitzua.
Gehiago

Eztitxu Mujika alkateak baja hartu du, eta Mikel Luloaga izango da aurrerantzean jarduneko alkatea

 

Haurdunaldiari dagokion baja hartu du Eztitxu Mujika alkateak; ondorioz, Mikel Luloaga izango da aurrerantzean jarduneko alkatea. Uztailerako espero du haurra egungo alkateak eta amatasun baimena bukatutakoan itzuliko da bere zereginetara, urte bukaera aldera. Apirilaren 29ko Ohiko Osoko Bilkuran aho batez erabaki zenez, bitarte horretan Mikel Luloaga Aranburu jaunari dedikazio osoa aitortuko zaio jarduneko alkate izateko eta gaur egun bere lanean duen ordainsaria jasoko du. 
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Datorren ostegunean, ekainaren 3an, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua. 

 
Gehiago

Trafiko Oharra: Astelehen goizean Santa Fe kalea itxiko da Erosle parean

Astelehen goizean Santa Fe kaleko 23 zenbakiaren parean lurzorua zabalduko da udal eraikin berriaren konexioak lur azpitik burutu ahal izateko. Erosle eta Kutxa parean ezingo da ibilgailurik aparkatuta eduki lanak iraun bitartean eta Santa Fe kalea trafikoari itxiko zaio goizeko 9:00etatik 15:00etara.
Gehiago

2021eko lehenengo hiruhilabeteko ur hornidura

Ordainketa egiteko borondatezko epea: ekainak 1 - uztailak 30
Gehiago