Iragarki eta oharrak

Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren kontsulta-alegazio aldia hasi da

2022ko abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu da iragarkia eta apirilaren 4ra arteko epea dago inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. Teknikariekin aurrez aurreko hitzordua izateko txanda ere hartu daiteke Udalean. Hemen informazio osoa.
Gehiago

Elur iragarpenen aurrean, kontuan izateko jarraibideak

Negu giroa etorri zaigun honetan, elur iragarpenak daude datozen egunetarako. Momentuko iragarpenek 200 metro ingurutik gora kokatzen dute elur-maila, nahiz eta tokian toki beherago ere iritsi daitekeen. Une aproposa, beraz, urteroko jarraibideak gogorarazteko. Jarraian aurkituko dituzue. 
Gehiago

Hondakin bilketa zerbitzuan aldaketarik ez datozen egunetan

Jaiegunak tarteko aldaketak egon izan dira hondakinen bilketa zerbitzuan beste urte batzuetan, baina aurtengoan jaiegunak asteburuan egokitzen direnez, EZ DA INOLAKO ALDAKETARIK IZANGO bilketa egutegian. 
Gehiago

Udal Herri Batzarra astelehenean, aurrekontuak hizpide

Urtero bezala, Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, 2023ko erronkak eta aurrekontua azaldu eta Iritzi-ekarpenak jasotzeko. Astelehenean, hilak 19, izango da batzarra, 18:30etan Udaletxeko Herri Aretoan. Euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.
Gehiago

Lazkaomendiko bideak itxita jarraituko du datorren astera arte

Bihar hasiko dira Zaldibiako Jaiak eta hainbat lan garaiz amaitzea espero bada ere (adibidez, Lurdeseneko ur sareko konponketa eta Resti pilotalekuko argi aldaketa), Lazkaomendiko bideko lanak datorren astera luzatuko direla aurre ikusten dugu. Beraz gutxienez datorren urriaren 12 arte itxita jarraituko du Lazkaomendiko bideak mota guztietako ibilgailuentzat.
Gehiago

Oharra: erreka

Azken egunetan Amundarain errekan, Eskolako zubiaren eta harrizko zubiaren arteko eremuan, bainatu diren hainbat herritarrek azkura eta azaleko kalteak izan dituztela jakinarazi digute. Eremu hau ez da bainu leku ofizialen barne kokatzen, nahiz eta jende askok hartarako erabili. Horregatik, gogorarazten dugu norberaren ardura dela bertan gerta daitekeena. Ohar honen eta eremuan bertan jarri diren oharren bidez jakitera eman nahi dugu egun hauetan eta eremu horretan eman den egoera, bainatu edo ez erabakitzerako orduan kontuan izateko. 
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Datorren ostegunean, uztailaren 28an, izango da bilkura arratsaldkeo 15:15ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Zaldibiako informazioa, zure eskura!

Hemen dituzue Zaldibiako Udalak informazioaren zabalpenerako zabalik dituen komunikazio bideen bilduma. Ohiko informazio panelez gain Telegram eta whatshapp kanala ere abian ditugu.
Gehiago

Trafiko oharra: Larunbatean Santa Fe kalea itxiko da

2022ko ekainaren 25a larunbata, ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA kirol froga ospatuko da Zaldibian. Hau dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) goizeko 08:30etatik arratsaldeko 15:00etara.
Gehiago

Trafiko oharra: Ostegunean Santa Fe kalea itxiko da

Ekainak 23 ostegunean, udako solstizioaren ospakizun jaia dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) arratsaldeko 18:00etatik goizeko 06:00etara.
Gehiago

Arastortz mendian sortu den sutearen inguruko oharra (II)

Atzo argitaratutako idatziari jarraiki, hona hemen gaurko egunak eman duenari buruzko laburpena. Une honetan foko guztiak kontrolatutzat jo dira, baina zaintza lanak egingo dira gauean. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Arastortz mendian sortu den sutearen inguruko oharra

Gaur goizeko 11:00k inguruan bizilagunek jakinarazi dute Arastortz mendiaren inguruan sua zegoela. Gaur arratsaldean momentu zailak bizi izan dira Ataungo hainbat baserri ingurura gerturatu delako sua eta oraindik haizeak eraginda gaua luzea izango da.

Zaldibiako Udalak egoeraren inguruan jasotako informazioa helarazi nahi die herritarrei.
Gehiago

Setter arrazako bi txakur jaso dira

Pasa den maiatzaren 25ean Zaldibiako Logos enpresaren  inguruan jaso ziren noraezean zebiltzan setter arrazako bi txakur gazte. Inork jabearen inguruko informaziorik balu ahalik eta lasterren Zaldibiako Udalarekin harremanetan jartzea eskertuko genuke.
Gehiago

Lau lanpostu eskainiko ditu udalak, onartu berri duen Lan Eskaintza Publikoaren bidez

Espainiako Gobernuak 2021eko abenduan Egonkortze Legea onartu zuen, administrazio publikoko lanpostuetan behin-behinekotasuna jaisteko: derrigor bete beharrekoa da, epe laburrean.
Gehiago

Hainbat hobekuntza lan herrian zehar

Zubi-Ondotik Arruegi auzorako bidean bi farola berri jarri dira argiztapena indartzeko eta Olakosain pare bat mahai berri. Egunotan eta eguraldia lagun dela, Ibai-Ondo etxeen atzealdeko baranda margotzeko lanak ere abian dira.
Gehiago