Iragarki eta oharrak

Zaldibiako musika eskolan 2022/2023 ikasturterako ikasle berriek izena emateko epea zabalik

2022-2023ko ikasturtean Musika eskolan hasi nahi izanez gero, izena maiatzaren 5etik 19ra bitarte eman dezakezue Karreane kultur etxean. Bertan izango duzue eskuragarri matrikula-orria. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:30etik 19:30era. Informaziorako telefonoak: 943 160338 eta 676 531 079.
Gehiago

Bihar osteguna, Udala eta Kultur etxea itxita 2 orduz

Apirilaren 28an, osteguna, eguerdiko 13:30etik 15:30era arte Zaldibiako Udala eta Karreane kultur etxea itxita egongo dira udal langileen formakuntza saio bat dela eta. Barkatu eragozpenak.
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Datorren ostegunean, apirilaren 28an, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Trafiko oharra: Antzoki aurreko eremuan asteartean

Apirilaren 26a, asteartea, Santa Fe 19 etxebizitzako igogailua muntatzeko lanak direla eta antzoki aurreko aparkalekua libre utzi beharko da goizeko 8:00etarako. Auto-garabia aparkaleku honetan kokatuko da egun osoz, iluntzerako berriro aparkalekua erabilgarri izatea aurreikusten delarik.
Gehiago

Trafiko oharra: Zubi Ondo eta Goiz Eguzki artean bide mozketa

Apirilaren 19 asteartea goizeko 8:00etatik 9:00etara ibilgailuen joan etorria oztopatuko dutela jakinarazi digu presaren eraispen lanak burutuko dituen URAKek.
Gehiago

OHARRA: Trafikoa eta informazioa

Apirilaren 15ean Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatu duen jaialdia dela eta, Antzokian eta antzoki pareko aparkalekuan kontuan izateko oharrak dituzue jarraian.
Gehiago

Udal tasak ordaintzeko dirulaguntza deialdia: 2022ko deialdia

Zaldibiako Udalak udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak aurkezteko 2022ko deialdia aurkeztu du. Laguntza hauen bidez Etxerako ur-hornidura eta estolderia eta etxeko hondakin bilketa eta kudeaketa ordaindu ahalko dira. Epea deialdi hau plazaratzen denetik 2022ko abenduaren 30 artekoa izango da.
Gehiago

Gaur Zaldibian gertaturiko ezbeharraren inguruko oharra

Lehenik eta behin Zaldibiako herriaren izenean, gure elkartasuna agertu nahi diegu gaur goizean gertaturiko ezbeharrean bizitza galdu duten bi zaldibitarren senide eta lagunei eta erietxean dagoen herritarrari ahalik eta azkarren osatzea opa diogu.

Gertaturiko heriotzak  monoxido gasa arnasteak sorrarazi omen ditu eta abian dagoen ikerketak zehaztuko du gertaturikoaren jatorria.

Zaldibiako Udalak hiru egunez masta erdian mantenduko du plazako Ikurriña elkartasun keinu gisa.

Zaldibian, 2022ko martxoaren 30ean.
Gehiago

Trafiko Oharra: Larunbatean Santa Fe kalea itxiko da

Martxoak 5 larunbata, TTIPI-TTAPA MOREA lasterketa dela eta Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi parera (Santa Fe 45ra) goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era.
Gehiago

Beti Gazte taberna ostegunean irekiko da

Osteguna, otsailak 24, arratsaldeko 17:00etatik aurrera zabalduko ditu bere ateak.  Mari Karmen Sainz-Aja lazkaotarra izango da herritarren zerbitzura Beti Gazte tabernan. Goizetan 8:30ean zabalduko ditu ateak gosariak eskaintzeko, eta segidan pintxoak, razioak, tortillak... martxa hartu ahala eskaintza zabaltzen joango da.
Gehiago

Leku aldaketak txikienentzat antolatutako ikuskizunetan

Osasun egoera medio, Zaldibiako Udalak neguko oporretarako antolaturiko ekimenak lekuz aldatu ditu. PLAZAN burutuko dira ondorengo ekimenak. Ekimenak aire zabalean burutuko direnez aforoaren arazoa ezabatu da eta adin tarteen muga ere zabaldu dugu haur guztiek ekitaldi hauetan parte hartu ahalko dute. Konfinaturik daudenentzat ikuskizuna telematikoki jarraitzeko aukera eskainiko da.
Gehiago

Garbitzaile lanposturako hautagaia behin betikoa da

Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Hautatutako pertsona Zaldibiako Udalean egindako elkarrizketetan lehenengo geratu zena da. 
Gehiago

Garbitzaile lanposturako elkarrizketen emaitzak

Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Astelehenean elkarrizketak burutu ziren, elkarrizketa hauen emaitza duzue hemen. Emaitza hau eskualdeko mahaira eramango da eta bertan erabakiko dira hautatuak Lanbidez zehazturiko irizpideen eta herrien arteko orekaren baitan.
Gehiago

Trafiko Oharra: Ostiralean Santa Fe kalea itxiko da

Urriak 29 ostirala, udaletxe inguruko hiritartze lanak burutzeko Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Estanko parera (Santa Fe 29ra) goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara.
Gehiago

Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzailea kontratatzeko deialdia

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako dinamizatzaile bat izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 40 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago