Trafiko oharra

Trafiko Oharra: Martxoak 17 igandea

Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXII. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago

Trafiko oharra: Martxoak 16, larunbata

Martxoaren 16an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 15 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago

Egokitzapen lanak Gaintzara joateko bidegurutzean

Ordiziatik Zaldibiara bidean, GI-2133 eta GI-3371 errepideen arteko elkargunea hobetuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 103.770 euroan esleitu diren lanen bidez. Bidea zabaldu, zoru-pakete berria jarri eta itxaroteko errei bat egingo da, gaur egun dagoen "T" formako bidegurutzea ordezkatuz eta segurtasuna handituz. Lanekin datorren astean hasi eta lau astez luzatuko omen dira. 
Gehiago

Trafiko oharra: Larunbatean (uztailak 29) Santa Fe kalea itxiko da

Larunbatean, Illati tabernaren agur festa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe kalean.
Gehiago

Trafiko oharrak astebururako

Asteburu honetan Gazte Festak eta Frantziako Tourra direla eta, trafikoan eragina izango duten hainbat moldaketa izango dira. Xehetasunak jarraian:
Gehiago

Trafiko oharra: Uztailak 2 igandea

TOUR DE FRANCE txirrindulari frogako lasterketa Zaldibiatik igaroko da, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA UZTAILAREN 2an ondorengo ordu eta eremuan. Hemen dituzue Eusko Jaurlaritzatik bidalitako informaziotik ateratako hainbat ohar.Informazio hau eguneratuko dugu data gerturatu ahala.
Gehiago

Trafiko oharra: Ekainak 2, ostirala

Ostiralean, Irristaka Zaldibiako Patinaje taldeak antolatutako II. Patin Topaketa dela eta, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe eta Artxanberri kaleetan. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

Trafiko oharra: Maiatzak 27 larunbata

2023ko maiatzaren 27 larunbata, ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA kirol froga ospatuko da Zaldibian. Hau dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.
Gehiago

Trafiko Oharra: Dantzari Txikien Eguna igandean

Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXI. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago

Trafiko oharra: Martxoak 18 larunbata

Martxoaren 18an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 17 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan,  segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago

Trafiko Oharra: bihar Ttipi-Ttapa morea

Ttipi-Ttapa morea ekimena dela eta, bihar, martxoak 11 larunbata, ibilgailuentzat itxita egongo da Mediku-Etxetik Mari-haundiñera arteko (Santa Fe 21-45) tartea. Mozketa, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara luzatuko da. Antzokiko eremuan ere ezingo da aparkatu egun horretan eta autobusak Arreseneko geltokian utzi eta hartuko ditu bidaiariak. 
Gehiago

Trafiko oharra: Gaur ostirala, Santa Fe kalea itxiko da

Iñauterien ospakizun jaia dela eta 2023ko otsailaren 17an, ostirala, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA 14:00etatik 21:00etara ondorengo eremuan.
Gehiago

Santa Fe kalean konponketa lanak datorren astetik aurrera

Santa Fe kalean ibilgailuek erabiltzen duten errepideko hainbat puntutan, zoruaren konponketa lanak egingo dira datorren astetik aurrera. Zehazki udaletxe parean, Illati aurreko zebrabidean eta estanko parean esku hartze batzuk egingo dira. Baita gorago ere, fruta-denda aurrean eta Arrese-Aztia arteko zebrabidean. Lan hauek medio herri-guneko errepide hau moztuta egongo da aldi eta puntu ezberdinetan eta aparkalekuetan ere eragina izan dezake. Lanak antolatu eta gauzatu ahala jakinaraziko dira trafiko ohar horiek. 
Gehiago

Elur iragarpenen aurrean, kontuan izateko jarraibideak

Negu giroa etorri zaigun honetan, elur iragarpenak daude datozen egunetarako. Momentuko iragarpenek 200 metro ingurutik gora kokatzen dute elur-maila, nahiz eta tokian toki beherago ere iritsi daitekeen. Une aproposa, beraz, urteroko jarraibideak gogorarazteko. Jarraian aurkituko dituzue. 
Gehiago

Urtezarra dela eta oharrak eta ibilgailuentzat bide mozketak

Geroz eta ohitura zabalduagoa da urte berriaren hasiera suziri eta su artifizialez ospatzea. Ohar honen bidez, hauekin ARDURAZ JOKATZEA ESKATU NAHI DIEGU HERRITARREI, ez-beharrak ekiditeko dagozkion neurriak hartzea gogoraraziz.  Gainera, bereziki eskatu nahi dugu ETXABEREAK ETA GANADUA GERTU DEN LEKUETAN SU-FESTAK EKIDITEKO.

Abenduaren 30, 31 eta 1ean, OSTIRALA, LARUNBATA ETA IGANDEA, urte amaiera dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.
Gehiago