Trafiko oharra: maiatzak 30, ostirala

Ostiralean, Irristaka Zaldibiako Patinaje taldeak antolatutako IV. Patin Topaketa dela eta, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe eta Artxanberri kaleetan. Hemen duzue informazio guztia.

 

IRRISTAKA Zaldibiako PATINAJE TALDEAk antolatutako IV. Patin Topaketa dela eta, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondorengo egun, ordu eta eremuan.

 

EGUNA: MAIATZAK 30, OSTIRALA

ORDUA ETA EREMUA:

             • 16:00-20:00 SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik) SANTA FE KALEA 45era (Mariaundi)

             • 18:30-20:00 SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik) ARTXANBERRI 4ra.

APARKATZEKO DEBEKUA: PLAZA INGURUAN ETA ITOITZ ETXE ONDOKO ALDAPAN:

  • Santa Fe 23, 25 eta 27 parean (Begoren mertzeriatik Estanko bitartean) eta Itoitz etxe ondoko aldapan dauden aparkalekuetan ezingo da ibilgailurik utzi 14:00etatik aurrera. Ordu horretarako hutsik egon beharko dute aparkalekuek.

GARRAIO PUBLIKOA: Autobusak Biloreko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira bidea moztuta dagoen bitartean.