Imanol Epelde Pagolak hitza, irudia eta musika elektronikoa uztartzen dituen saioa eskainiko du, igande arratsaldean 17:30ean hasita, Zaldibiako Herri Antzokian. Sarrerak salgai daude 3€an Karreane kultur etxean, eta egunean bertan lehiatilan. Langabeek eta ikasleek doan izango dute sarrera.
Gehiago
Ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira Udako jarduerak, eta horietan begirale gisa lanean jardun nahi dutenek martxoaren 27ra bitartean eman dezakete izena deialdian.
Gehiago
Aste honetan zehar Iparra-Hegoa ospatzen ari dira Seguran, Euskal Herriaren iparraldeko eta hegoaldeko herritarrak bilduz mugak haustea helburu duen ekimena. Astebururako ere egitarau zabala antolatu dute, eta urtero bezala Zaldibiako Udalak hainbat baliabide eskainiz babestuko du antolaketa. Hala, zaldibitarrak ere festan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak.
Gehiago
Zaldibiako Udalak adierazpena egin du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin duen konpromisoa irmoki berretsiz.
Gehiago
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk, eta dagoeneko ireki da izena emateko epea. Martxoaren 31 arte izango da zabalik. Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera.
Gehiago
2026ko otsailaren 27ko datako Alkatetzaren Dekretuaren bidez, ohiko egoiliarrik inskribatua ageri ez den bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izateagatik, osaturiko behin-behineko Ondasun Higiezinen Zergako zergadunen zerrenda onartu da. Alegazioak aurkezteko epea: martxoaren 31ra arte, hau barne, Zaldibiako udaletxeko harreran edo zaldibia.eus atariko egoitza elektronikoan
Gehiago
Zaldibiako Udaleko Langileen batzarrak bat egin du gehiengo sindikalak martxoaren 17rako deitutako Greba orokorrarekin. Hori dela eta, astearte honetan, udaletxea, udal liburutegia eta udal zerbitzuak itxita egongo dira.
Gehiago
Zergabilketa epea: Martxoak 2 - Apirilak 30
Gehiago
Eguraldi onarekin herriko parke eta txokoetara atera gara udaberriaz gozatzera. Asko disfrutatu eta esperimentatu dugu.
Beti Gazte elkartean antolatuta Korrikaren aldeko talo festa antolatu du martxoak 26 ostegunerako.
Bigarren txandan murgilduta, Arkakuso irratian irratsaio berri bat grabatzen izan gara 6. mailakoak.
LH5 eta LH6koek egin duten lana eskolako sarreran dago ikusgai. Anima zaitezte eta etorri ikustera
Tolosan eta Araman izan gara lehen hezkuntzako lehen zikloko ikasleak. Bi urrezko txartelekin sarituak izan gara Willy Wonkaren liburua irakurri ostean eta Rafa Gorrotxategiren museoa bisitatzeko abagunea izan dugu.
Gipuzkoako eskolarteko bertso idatzietan izan gara Lardizabal eskolako 4. eta 5. mailako ikasle batzuk. Pozik gatoz bizitako esperientziarekin.
HH5eko lagunak ikerlari bihurtu eta basora joan gara lana egitera. Oraingoan putzuen inguruan ibili gara; Non sortzen dira putzuak?. Hori dela eta putzuak dauden inguruetako lurzoru laginak hartu ditugu, palen eta atxurren laguntzaz. Hartutako lurzoru laginekin, zentzumenak erabili ditugu lurzorua...