Bihar, osteguna, itxita egongo dira udal zerbitzuak

Urriaren 8rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko. Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Gehiago

TRAFIKO OHARRA: Zaldibiko festak 2026

Hastear dauden herriko jaiak direla eta, hauek iraun bitartean, herriguneko ibilgailuen joan etorrian eta aparkalekuetan eragingo duten zenbait neurri hartu dira. Jarraian dituzue ikusgai.
Gehiago

2026ko Ibilgailuen Sarbide eta Ibi Irankorreko tasa

Zergabilketa epea: Urriak 1 - Azaroak 16
Gehiago

Herri epaimahaiaren hautaketa

Hauteskunde errolda bulegoaren Gipuzkoako Ordezkaritza Probintzialak agindutakoa betetzeko asmoz, Zaldibiako Udalak herri epaimahaia hautatzeko egingo den zozketako herritarren errolda eta agindua bera ikusgai jarriko ditu 7 egunez. Udaletxeko harreran egongo da eskuragarri. Zozketa jendaurreko bilkuran burutuko da, Atotxako Justizia Jauregiko 10 zenbakiko judizio aretoan, irailaren 28an, 10:00etan.
Gehiago

Herri baratzak: 2026 urteko kuotak

Zergabilketa epea: irailaren 15etik urriaren 15era
Gehiago

Herriko jaietan jakiak saltzeko bi furgoneta jartzeko zozketa

Zaldibiako jaietarako hainbat eskaera izaten dira herrian ogitarteko eta abarrak saltzeko postu edo furgonetenak. Eskaera guztien artean bi espazio zozketatuko dira: bat zozketa libre bidez eta bestea Goierrin erregistratutako jarduera ekonomikodunen arteko zozketa bidez. Jarraian oinarriak eta informazio gehiago.
Gehiago

Gaur irekiko ditu ateak udal liburutegiak

Udako oporraldiaren ondoren, gaurtik aurrera zabalik egongo da udal liburutegia.
Gehiago

Paris eta Nazabal goikoa baserrien arteko herribidea itxiko da datorren astean

Astelehenetik aurrera, astebetez, konponketa lanak egingo dituzte Paris eta Nazabal goikoa baserrien arteko herribidean. Ondorioz, itxita egongo da abuztuaren 17tik 24ra, hau barne.
Gehiago

Uztaileko ohiko osoko bilkura, bihar

Udalbatzaren bilkura udaletxeko batzar aretoan egingo da, 18:00etan hasita. Jarraian irakurgai landuko diren gaiak.
Gehiago

Karreane kultur etxeak udako ordutegia izango du uztailean

Karreane Kultur Etxeak goizeko ordutegia izango du gaurtik uztailaren 30era bitartean, eta 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik. Bestalde, abuztuaren 1etik 31ra itxita izango da zerbitzua.
Gehiago

Lazkaomendirako bidea berriro itxiko da asteartean

Asteartean, ekainak 30, Lazkaomendirako bidea itxita egongo da goizeko 9:00etatik arratsaldera arte. Amaiera emango zaie duela bi aste Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean biondak edo quitamiedosak jartzeko hasi zituzten lanei.
Gehiago

Gazte festetan Food Truck postua jartzeko aurkeztutakoen artean zozketa

Datorren astelehenean, ekainak 15, arratsaldeko 15:00etan itxiko da Gazte festetan jakiak saltzeko postua jartzeko eskaera egiteko epea. Hurrengo egunean, hilak 16, goizeko 11:00etan udaletxeko batzar aretoan, zozketa egingo da aurkeztu direnen artean. Jarraian, informazio gehiago.
Gehiago