Datozen egunetan, aldaketak atez-ateko zerbitzuan

Dakizuen bezala, hondakinen bilketako langileek urteko egun guztietan egiten dute lan abenduaren 24ko eta 31ko gauetan izan ezik. Aurten igandez egokitu dira, Zaldibian ontzi arinak ateratzeko egunean, alegia. Herritarrei bilketa egunak ez kentzeko, ontzi arinen bilketa egun bat aurreratuko da. Hau da, abenduaren 23an eta 30ean atera behar dira ontzi horiak eta 24 eta 31 goizean zehar jasoko dira. Barkatu eragozpenak.
Gehiago

Datorren astean banatuko da etxez etxe 2024ko egutegia

Urtero bezala egutegia argitaratu du Zaldibiako Udalak, herritarrek helarazitako argazkiz hornitua. Datorren astean zehar banatuko da etxez etxe eta baserrietako buzoietan, posta bulegoan. Zenbait berrikuntza txiki ekarriko ditu 2024rako prestatutako aleak. Gainera, Biziolako produktu sorta zozketatuko da argazkiak bidali dituzuen guztion artean. Eskerrik asko eta urte berri on!
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura asteazkenean

Azaoroko azken ostegunean greba deialdia izanik, asteazkenarekin ospatuko da plenoa. Hilaren 29an, arratsaldeko 19:00etan bilduko da udalbatza. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Hondakin bilketa zerbitzuan aldaketak gaur eta bihar

Sasietako hondakin-biltzaileek bat egin dute Azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin eta bihar, osteguna, ez da hondakinik bilduko Zaldibian. Ondorioz, gaur ez da ontzi arinik edo errefuxarik atera behar. Errefuxa bihar ateratzea komeni da, organikoarekin batera, ostiral goizean bilduko baitituzte biak. Ontzi arinak, berriz, igandean atera behar dira.
Gehiago

Lau lanpostutan merezimenduak egiaztatzeko epea eta epaimahaia kalifikatzailearen izendapena

Lan eskaintza publikoaren bidez Zaldibiako Udalak eskainitako lau lanpostutan merezimenduak egiaztatzeko epea ireki da eta epaimahaia kalifikatzailearen izendapena egin da, 2023ko azaroaren 21ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman denez. Informazio osoa jarraian.
Gehiago

Gitarra jotzen ikasteko plaza bat libre

Abendutik ekainera bitarte musika eskolan gitarra klaseak jasotzeko plaza bat libre dago, 16 urte edo gehiagokoentzat. Klaseak astearteetan izango dira 16:30etik 17:00etara, hilean 55,84€ ordainduta. Interesatuek kultur-etxean eman behar dute izena azaroaren 23a baino lehen (943160338 / 676531079). Herritar bat baino gehiago interesatuko balitz, aukeraketa zozketaz egingo da.
Gehiago

Aldi baterako peoi-balioanitzaren hautaketarako prozesuaren emaitzak

Duela bi aste jakinarazi genuen Zaldibiako Udalak, ordezkapen aldi baterako pertsona bat kontratatuko zuela peoi-balioanitz lanetarako. Lanbideren bidez deialdia eginda, izen-emate epea pasata eta bakarkako elkarrizketak eginda, jarraian dituzue prozesuaren emaitzak.
Gehiago

Zaldibiako Udala eta bere zerbitzuak itxita egongo dira asteazkenean

Zaldibiako Udaleko Langileen Batzarrak bat egin du urriaren 25erako zerbitzu publikoan gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Hori dela eta asteazken honetan udaletxea, udal liburutegia eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Oharra: kirol, euskara ikastaro eta musika eskola ez dira itxiko.
Gehiago

Peoi balioanitzaren aldi baterako ordezkapena egiteko deialdia

Zaldibiako Udalak aldi baterako pertsona bat kontratatuko du peoi balioanitz posturako ordezkapen bat betetzeko. Irakurri baldintzak jarraian.
Gehiago

Peoi-garbitzailearen hautaketarako prozesuaren emaitzak

Irailaren 20an jakinarazi genuen Zaldibiako Udalak 8 hilabetez pertsona bat kontratatuko zuela peoi-garbitzaile lanetarako. Lanbidek sustatuta egin da, Toki ekintzetarako 2023ko Lanbideren dirulaguntza deialdiaren baitan. Behin izen-emate epea pasata eta bakarkako elkarrizketak eginda, jarraian ikus ditzakezue emaitzak.
Gehiago

2023ko Ibilgailuen sarbide eta ibi iraunkorreko tasa

Ordaintzeko epea: urriaren 10etik azaroaren 10era
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Iraileko azken ostegunean, hilak 28, arratsaldeko 18:30ean bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, iraileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago