Iragarki honen bidez jakinarazten da, Zaldibiako Udalaren Osoko Bilkurak apirilaren 25ean egindako batzarrean, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Urtesabel-azpi 2. Sektoreko Plan Partzialari hasierako onarpena ematea erabaki zela. Dokumentazioa udaletxeko hirigintza departamenduan egongo da ikusgai. Jarraian, informazio gehiago.
Gehiago
Maiatzaren 23an, ostegunean, konpost banaketa egingo da auzo-konpostguneetako erabiltzaileen artean. Plazan izango da, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Oharra: konposta etxera eramateko ontzi, poltsa edo zakua norberak eraman beharko du.
Gehiago
Zergabilketa epea: maiatzak 2 - ekainak 14
Gehiago
Gaur, osteguna, ohiko osoko bilkura izango da 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda. Gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago
Gizarte laguntzaile, administrari eta administrari laguntzaileen plazen egonkortze prozesuan pauso bat gehiago eman da. Behin-behineko zerrendak onetsi ditu alkateak. 10 egun balioduneko epea dago erreklamazioak egiteko. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Gaur, ostegunarekin, izango da bilkura arratsaldeko iluntzeko 20:00etan udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago
Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXII. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago
Martxoaren 16an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 15 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago
Zergabilketa epea: martxoaren 4tik apirilaren 15era
Gehiago
Subjektu pasiboek bete beharreko baldintzak, hobari motak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, horretarako epea eta informazio guztia, jarraian.
Gehiago
Zaldibiako Udalak udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak aurkezteko 2024ko deialdia aurkeztu du. Laguntza hauen bidez etxerako ur-hornidura eta estolderia eta etxeko hondakin bilketa eta kudeaketa ordaindu ahalko dira. Epea deialdi hau plazaratzen denetik 2024ko abenduaren 30 artekoa izango da.
Gehiago
Epaimahaiak asteazken eta ostegunez bildu dira Gizarte langile, Administrari eta Administrari laguntzaileen lanpostuetarako merezimenduak egiaztatzeko. Lehiakideek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko. Astelehenetik hasita, hilaren 23ra arte. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Zergabilketa epea: otsailak 1 - martxoak 15
Gehiago