Trafiko oharra martxoaren 14rako

Martxoaren 14an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiatik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoaren 13ko iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitzen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Jarraian, informazio gehiago.

 

EGUNA: MARTXOAK 14, LARUNBATA

ORDUAK: 9:00etatik 18:30era, LAU ALDIZ pasako dira kotxeak.

                  Gutxi gorabeherako LASTERKETA ORDU teorikoak hauek izango dira:

  • 9:30-11:10
  • 11:30-13:10
  • 14:30-16:10
  • 16:30-18:10

Lasterketarik gabeko tarteetan bizilagunen sarrera/irteerak antolakuntzarekin hitzartuko dira (688 642 894)

EREMUA: Lazkaomendi – Okobio – Miranda – Olalde – Olaa - IbaiOndo – Ñañarri - Arrese taberna – Saihesbidea - Larraizko bidea - Gaintzako bidegurutzea - Gaintza.

APARKALEKUAK:

  • NAÑARRI / IBAI-ONDO: bezperatik, martxoak 13 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu bi etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan,  segurtasun neurriak direla eta.

TRAFIKO ANTOLAKETA:

  • IKUSLEAK: antolakuntzak Zelaatik Bilore artean egokituko ditu aparkalekuak.
  • HERRITARRAK:

- SANTA FE KALEA: norantzaz aldatuko da. Horrela, eskolako aparkalekutik eta Mariaundiñetik behera dauden aparkalekuetatik ateratzeko aukera egongo da.

- PLAZA: egun horretan ezingo da medikuetxetik plazara sartu.

- ARTXANBERRI KALEA: Artxanberriko garajeetara uneoro sarrera-irteera bermatuko da. Kale honek ere kontrako norantzan funtzionatuko du, Estankoko bidegurutzetik aurrera.

- RALLY IBILBIDE BARRUAN DAUDEN APARKALEKUAK ETA ETXEBIZITZA/BASERRIAK: tarteetan antolakuntzak baimenduko ditu ibilgailuen irteerak telefonoz adostuta.

- GARRAIO PUBLIKOA: G001 lineako autobusa Biloreko geltokira iritsiko da. Bertan hartu eta utziko ditu bidaiariak.

 

Edozertarako telefono honetara deitzea eskatu du antolakuntzak: 688 642 894