Gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela probestuz, egun seinalatua irakurleentzat, Zaldibiako Udal Liburutegiak zerbitzu berria jarri du martxan: mailegatutako liburuak itzultzeko buzoia. Udaletxeko sarreran dago kokatua, herritarrek aukera izan dezaten liburutegiko ordutegitik kanpo liburuak itzultzeko. Astelehenetik ostiralera egongo da erabilgarri, 8:30etik 15:30era.
Gehiago
Bihar, osteguna, 18:00etan, helduen elkargunearen inaugurazio ekitaldia egingo da udaletxe azpiko aretoan. Herriko pertsona helduentzako topagune irekia izango da eta saretzea, parte-hartzea eta ongizatea sustatuko dira bertan. Herritar guztiak daude inauguraziora eta espazio berria ezagutzera gonbidatuta.
Gehiago
Apirilaren 29an, asteazkena, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa, 18:00etan Karreaneko ganbaran. Herritar oro dago gonbidatuta. Saioan landuko diren gaiak eta jaietarako proposamenak egiteko formularioa, jarraian.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira apirilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Zaldibian emango zaio hasiera Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako bigarren faseari, apirilaren 17an, ostirala, 19:00etan herri antzokian. Bi talde ariko dira elkarren artean bertsotan: Alegiko "Boskatu" taldea eta "Zumarraga-Urretxu 1" taldea. Sarrerak eta informazio gehiago, jarraian.
Gehiago
Gaur, bihar eta etzi, Zaldibiako Udal Liburutegia zabalik egongo da 14:00etatik 18:30era. Ondoren, ordea, ostegunean hasi eta apirilaren 12ra arte itxita egongo da. Hilaren 13an irekiko ditu berriro ateak, ohiko ordutegian. Bestalde, udaletxea zabalik egongo da bi aste hauetan ere, jaiegunetan izan ezik.
Gehiago
2026ko otsailaren 27ko datako Alkatetzaren Dekretuaren bidez, ohiko egoiliarrik inskribatua ageri ez den bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izateagatik, osaturiko behin-behineko Ondasun Higiezinen Zergako zergadunen zerrenda onartu da. Alegazioak aurkezteko epea: martxoaren 31ra arte, hau barne, Zaldibiako udaletxeko harreran edo zaldibia.eus atariko egoitza elektronikoan
Gehiago
Zaldibiako Udaleko Langileen batzarrak bat egin du gehiengo sindikalak martxoaren 17rako deitutako Greba orokorrarekin. Hori dela eta, astearte honetan, udaletxea, udal liburutegia eta udal zerbitzuak itxita egongo dira.
Gehiago
Azken Ostirala dela eta euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia egin dute
Duela hainbat urtetik boluntario talde batek hainbat ikaslerekin irakurketa saioak egiten dituzte arratsaldeetan. Orain, ikasturtea bukatu bitartean, lauzpabost asteetarako boluntarioak gehiago behar ditugu.
Atzo Ikasle ordezkariak bildu ziren.
Oraingoan 5. mailako ikasleak irakurketa batekin gatozkizue.
Hodei magoaren "Uraren sekretua" ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Zaldibiako ikasleak.
Laster izango dugu apirileko kantu jira, HH5 eta LH5 taldeko ikasleekin
Bigarren txandan murgilduta, Arkakuso irratian irratsaio berri bat grabatzen izan gara 6. mailakoak.