2027ko egutegirako argazkien eskaera

Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, horizontalean ateratako argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi duenak, kultur etxera eraman edo emailez bidali behar du kulturetxea@zaldibia.eus helbidera azaroaren 13a, ostirala, baino lehen. 

 

Bildutako guztien artean hilabete bakoitzerako argazki bana aukeratuko da. Informazio gehiago behar izanez gero, jo Kultur Etxera edo deitu 943160338 telefonora.

Gogoratu argazkiak horizontalean eta ahalik eta bereizmen handienarekin bidaltzea. 

Animatu parte hartzera!