Herrigintzaren kultura

Ipuin-kontaketa saioa izango da astelehen goizean Karreanen

Neguko oporretako egitarauaren barruan antolatu da Betzaida Urtaza ipuin-kontalariaren saioa, eta Karreaneko Haurren liburu txokoan izango da, astelehenean, 11:30ean. Herriko haurrak emanaldira gonbidatuta daude.
Gehiago

Karreane kultur etxea itxita egongo da neguko oporretan

Abenduaren 22an eta 23an goizeko ordutegia izango dute kurtur etxeak eta liburutegiak, eta 10:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik. Abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra bitartean, berriz, itxita egongo da zerbitzua.
Gehiago

Luberri Kirol aretoko erabiltzaileentzat 2026rako izen emate epea zabalik

Urte hasieran ireki zituen ateak Luberri Kirol Aretoak. 2026an erabiltzaile izaten jarraitu nahi dutenek edo erabiltzaile berriek izena emateko aukera dute urtarrilaren 15era arte. Aretoa Mugiment egitasmoan sartu da gainera, horrek erabiltzaileentzat hainbat aukera zabalduko dituelarik. Jarraian xehetasunak. 
Gehiago

Urrezko Bikain ziurtagiria eman diote Zaldibiako Udalari

Eusko Jaurlaritzak asteartean banatu zituen 2025eko Bikain euskararen kalitate-ziurtagiriak, Gasteizko Europa jauregian egindako ekitaldian. Bertan Goi Mailako Bikain ziurtagiria jaso zuen Zaldibiako Udalak, UEMAko kide diren beste 10 udalekin batera.
Gehiago

Neguko oporretarako haurrentzako ekintzen agenda

Badator negua eta harekin opor egunak herriko txikienentzat. 12 urtera arteko haurrentzat antolatu diren ekintza ezberdinak agenda batean bildu ditugu. Parte hartu eta gozatu!
Gehiago

'Maspalomas' filma, igandean Zaldibian

Herri Antzokian izango da zinema emanaldia, 18:00etan hasita. Sarrerak bertan jarriko dira salgai ordu erdi lehenago, 17:30ean, 3€an. 
Gehiago

Animatu euskararen inguruko galdetegia erantzutera

Galdetegi bat zabaldu da herritarren artean, zaldibitarrek euskararen egoeraren inguruan duten iritzia ezagutzeko. UEMAk prestatu du galdetegia, eta bertan jasotzen diren emaitzak urtarrilean aurkeztuko dituzte. 
Gehiago

"Zaldibia bezalako arnasguneak zaindu egin behar dira, eta hori euskaldun guztion eskuetan dago"

Gaurkoa izango da Euskararen egunaren harira astean zehar hainbat zaldibitarri eginiko elkarrizketetan azkena. Bittor eta Lexuri Garcia aita-alabena da hitza.
Gehiago

Giro polita Euskararen eguneko Mintzodromoan

Atzo, Euskararen egunean, Mintzodromoa egin zen udaletxe azpiko herri aretoan, zaldibitarrak euskararen egoeraren inguruan gogoeta egitera animatzeko. Hogei lagun inguru bildu ziren saioan, eta talde txikitan banatuta, euskararen orainaz, iraganaz eta etorkizunaz hausnartu zuten.
Gehiago

"Kanpotik etorri garen pertsonokin gaztelaniaz ez hitz egitea da garrantzitsuena"

Astea badoa aurrera, eta Euskararen egunari begira hainbat zaldibitarri eginiko elkarrizketetan hirugarrena dugu gaurkoa. Rakel Andres Duráren eta Santi Gassoren txanda da. 
Gehiago

"Euskararen aldeko kontzientzia berpizteko garaia da, baina ez naiz katastrofista gure herriko egoerarekin"

Euskararen egunaren harira eta euskararen gaia ardatz hartuta, hainbat zaldibitarri eginiko elkarrizketa motzak argitaratuko ditugu astean zehar. Gaurkoan, bigarrena, Karmen Irastorza Armendarizena. Jarraian duzue irakurgai.
Gehiago

Euskararen egunaren bueltan, hainbat ekimen datozen egunetan

Euskararen eguna gainean dugu jada. Etzi izango da, abenduaren 3an, eta Euskarari merezi duen aitortza egiteko eta herritarren artean kontzientzia pizteko asmoz, egitarau bateratua prestatu dute herriko eragileek. Jarraian duzue irakurgai.
Gehiago

"Haur eta gaztetxoei hika hitz egitera animatu nahi nituzke hitanoa erabiltzeko ohitura duten zaldibitarrak"

Abenduaren 3an, etzi, Euskararen eguna izango da. Horren bueltan, euskararen gaia ardatz hartuta, hainbat zaldibitarri eginiko elkarrizketa motzak argitaratuko ditugu astean zehar, herritarrek gaiaren inguruan hausnar dezaten. Gaurkoan Larraitz Garmendia Munduatek hartu du hitza.
Gehiago

"Gora Haurtzaroa!" aldarrikatu nahi dugu Zaldibian

Gaur, azaroaren 20a, Haurtzaroaren Nazioarteko eguna da, eta Zaldibiako Udalak eta Herri Hezitzailearen Taldeak bat egin dugu Oinherri Elkarteak kaleratu duen “Gora Haurtzaroa” manifestuarekin.
Gehiago

Musika eskolako ikasleek Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute

Azaroaren 17an izango da, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan. Berrikuntza gisa, udaletxeko areto nagusian izango da emanaldia eta bertan izango dute ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera.
Gehiago