Topalekua asteartetik ostiralera zabalik

Topalekua herriko pertsona adinduentzako elkargune eta topagunea da, eta asteartetik ostiralera egongo da zabalik, 10:00etatik 19:00etara. Ximurrak Xamur programaren baitan sortutako espazio hau udaletxeko behe solairuan dago kokatua eta jubilatuen tabernatik izango du sarrera. Zatozte Topalekua ezagutzera eta egin zuen topagune!

 

Topalekua Ximurrak Xamur programaren baitan sortutako espazioa da, adinean aurrera doazen herritarren ongizatea, parte-hartzea, harremanak eta bizi-kalitatea sustatzeko helburuarekin. Bertan, elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko, solasean aritzeko eta komunitatea indartzeko aukera izango dute herritarrek.

Urtean zehar hainbat jarduera, tailer eta ekintza antolatuko dira Topalekuan, baina espazioa ez da horretara mugatzen. Horregatik, herritarrak animatu nahi ditugu bertara gerturatzera, antolatutako ekintzetan parte hartzera edo, besterik gabe, giro atseginean egotera eta beste herritar batzuekin tarte atsegina partekatzera.

Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 19:00etara, Beti-Gazte tabernatik sartuta izango duzue Topalekua zabalik.

Zatozte Topalekua ezagutzera eta egin zuen topagune!