Izena eman daiteke 2025/2026 ikasturteko kirol ikastaroetan

Pilates eta Hipopresiboak, Hirugarren Adineko Mantenimendua, eta Buru eta Gorputz Estimulazioa ikastaroak antolatu dira 2026/2027 ikasturterako, eta urriaren 16ra arte zabalik egongo da izena emateko epea.

 

Zaldibiako Festen lehen erdia igarota, 2026/2027 ikasturteari begira daude herritar asko. Aurten ere, hainbat kirol ikastaro antolatuko ditu Udalak urritik ekainera bitartean, eta urriaren 15ra arte izango da zabalik izena emateko epea. Iaz bezala, Pilates eta Hipopresiboak, Hirugarren Adineko Mantenimendua, eta Buru eta Gorputz Estimulazioa ikastaroak antolatu dira datozen hilabeteetarako.

Urriaren 20an emango zaie hasiera adinekoen soinketa saioei eta hilaren 23an Pilates eta Hipopresiboak ikastaroari. Bi ikastaro horietan izena eman nahi dutenek kultur etxean bete beharko dute izen-emate orria. Prezioari dagokionez, hilean 27€ko kuota ordainduko dute Pilates eta Hipopresiboak ikastaroan parte hartzen duten herritarrek, eta 17€ Hirugarren Adineko Mantenimendua aritzen direnek, azken hori Zaldibiako Udalak diruz lagundutako ikastaroa baita.

IKASTARO ESKAINTZA

  • Pilates eta Hipopresiboak.Ostiraletan izango da 15:30etik 17:00etara bitartean. Prezioa: 27€ hilean.
  • Hirugarren Adineko Mantenimendia. Astearte eta ostegunetan izango da 09:15etik 10:15era. Prezioa: 17€ hilean

 

Bestalde, Buru eta Gorputz Estimulazioa ikastaroa Beti Gazte Elkarteak antolatuko du, eta Maitane Iturrioz izango da irakaslea. Hasierako data zehaztu gabe dute oraindik, baina izena eman nahi dutenek zuzenean Beti Gazte Elkarteko arduradunekin jarri beharko dute harremanetan

HERRIKO ELKARTEEN ESKAINTZA

Zaldibiako Udalak antolatutako kirol ikastaroez gain, herrian badira ariketa fisikoa edo dantza egiteko aukera eskaintzen duten hainbat elkarte, eta horietan izena emateko aukera ere zabalik dago.

Haurrak

  • Eskola Kirola, Multikirol programa
  • Esku Pilota (Gaztelupe Pilota Kluba)
  • Patinak (Oin Lur Irristaketa Elkartea)
  • Mendizaletasuna (Gailurrerantz Mendi Elkartea)
  • Dantza (Iztueta Dantza Taldea)

Gaztetxoak eta Helduak

  • Esku Pilota (Gaztelupe Pilota Kluba)
  • Patinak (Oin Lur Irristaketa Elkartea)
  • Mendizaletasuna (Gailurrerantz Mendi Elkartea)
  • Dantza (Iztueta Dantza Taldea)
  • Areto Futbola (Ausa-Zaldibi Futbol Kluba)
  • Erritmo Kirola (Aske Talde Feminista)
  • Wushu (Zaldibiko Wushu Taldea)
  • Yoga (Yoke Yoga Klasiko Elkartea)
  • Yi Chuan (Bideratzailea Maite Aranaga )