Zaldibiako Udalak, AEK euskaltegiak eta UEMAk euskara ikasi nahi duten herritarren asmo eta beharrak ezagutu nahi ditugu, herriko eskaintza antolatzeko. Irailaren 23ra arte eman daiteke izena.
2026-2027 ikasturteko eskaintza antolatzen ari gara Zaldibian, eta horretarako, euskara ikasi nahi duten herritarrak identifikatu eta horien behar eta asmoak ezagutu nahi ditugu. Hala, eskertuko genuke euskara ikasteko asmoa duten herritarrek izena emateko honako galdetegi hau betetzea edo zuzenean Karreane kultur etxera bertaratzea.
Galdetegian jasotako informazioa erabiliko dugu euskara ikasteko taldeak osatzeko, herritarren beharretara egokituta. Irailaren 23ra arte bete daiteke galdetegia.
Orain arte herritik kanpora euskara ikasten aritu direnei ere galdetegia betetzea eskatu nahi diegu, Zaldibiako euskara ikasleen argazki orokorra izateko.
ZALDIBIAKO IKASTARO AUKERA:
Izen-emateen arabera herrian bertan emango diren ikastaro aukera zabaldu daiteke:
Prest bazaude, bete galdetegia!