Zehaztu da jada herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia. Gainera, egunak laburtzen hasi diren honetan, bere erabilerarako argi-orduak antolatu dira. Informazio osoa jarraian:
Gehiago
Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere.
Gehiago
Zaldibiako Txirrindularitza Bultzatuz taldeak Eskolarteko Txirrindu Proba antolatu duela eta, ibilgailuen joan etorria etengo da ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.
Gehiago
Ekainaren 24tik 28ra izango dira aurten haurrentzako udako kirol jarduerak. Piraguak LH3tik DBH1era, Tenis/frontenis LH3tik DBH3ra eta Dance Flow HH5etik LH2ra. Izen-ematea eta ordainketa kultur etxean, ekainaren 7rako. Informazio gehiago, kultur etxean (943160338).
Gehiago
Ostiralean, Irristaka Zaldibiako Patinaje taldeak antolatutako III. Patin Topaketa dela eta, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe eta Artxanberri kaleetan. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Ekainaren 3ra arte, zabalik izango da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal dirulaguntza deialdia. 2024an zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira maiatzean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Martxoaren 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna, orain arte lortutakoa ospatzeko egunetik haratago, oraindik egiteko asko dagoela onartu eta aldarrikapenak egiteko eguna ere bada. Zaldibian, udalak eta Aske talde feministak, Lardizabal eskolarekin eta bestelako eragileekin batera hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko. Jarraian guztiak ikusgai.
Gehiago
Martxoko lehen egunean, ostiralarekin, Pilota Jaialdia izango da Resti Pilotalekuan 18:00etatik aurrera. Lide Murua eta Ezki Aristi zaldibitarrek jokatuko dute lehen partida Goierriko beste bikote baten aurka. Ondoren, Emakume pilotarien Ados enpresak antolatutako binakako txapelketaren bi kanporaketa jokatuko dira, promozio mailakoa eta lehen mailakoa. Sarrerak 5€an 12 urtetik gorakoentzat.
Gehiago
Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak laugarren urtez antolatu dute ekintza hau. Aurtengoa martxoaren 9an izango da, larunbata, 10:30ean. Izen ematea irekita dago martxoaren 4ra arte eta albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean egin daiteke. Iaz bezala hiru modalitateetako bat aukeratu beharko da: korrika, oinez edo ibilbide egokitua.
Gehiago
Kurtso berria hastearekin batera, zehaztuta dago herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia. Neguan sartzearekin batera, bere erabilerarako argi-orduak ere antolatu dira. Informazio osoa jarraian:
Gehiago
Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira irailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Egin beharreko margoketak lanak eginda, berriz ere herritar guztientzako erabilgarri dago Resti pilotalekua.
Gehiago
Uda garaia baliatuz, Resti pilotalekuan margoketa eta txukunketa lanak egiten ari dira.
Gehiago