ZALDIBIAKO
udala

Gazteria

Covid-19aren zabalpena ekiditeko Zaldibiako Gaztetxea itxita

Gaur, Udala Zaldibiako Gazte Asanbladako ordezkariekin bildu da bigarrenez. Aste honetan indarrean sartu den aginduak bete betean eragin die gazteen erabilerako guneei, tartean gaztetxeari.
Gehiago

Faseak, irekierak eta letra txikien garai berriak

Normaltasun berria izenez batailaturiko garai nahasi hauetan, azpiegitura publikoen kudeaketa ezinezko bihurtzen ari dela ikusita, gure buruhausteak partekatu eta esku artean ditugun korapiloen berri eman nahi dugu Zaldibiako Udal gobernua osatzen dugun ordezkariok.
Gehiago

Udan haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintzei buruzko 2. bilera irekia astelehenean

Maiatzaren 25ean egin zen lehen bilera. Bertan, Udalak aurtengo errealitatea eta lantzen hasi den proposamena azaldu zien Guraso Elkarteko ordezkari zein gurasoei. Familien artean iritzi bilketa egitea adostu zen eta jasotakoa lantzeko izango da asteleheneko bigarren bilera irekia. Telematikoa izango da eta edonork parte hartu dezake. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Udako Jarduerak 2020: lehen bilera irekia

Alarma-egoeraren baitan gerturatzen ari da 2020ko uda eta berarekin, urtero Udalak antolatu ohi dituen Udako Jarduera kanpaina. Aurtengoa ez da ohi bezelakoa izango. Errealitate horretatik abiatuz, lehen bilera ireki bat antolatu dugu astelehenean, 15:30ean. Guraso Elkarteko kideen eta gaztetxoen familia batzuen asistentzia bermatuta, gaiarekiko interesa duen edonori irekita egongo da bileran parte hartzea. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Hitzaldia: Sare sozialak, smartphonak eta zibergaizkileak

Julen Linazasororen eskutik; Sare sozialak, smartphonak eta zibergaizkileak goiburupean gazteentzako hitzaldia. 
Gehiago