"Udaz blai" kanpainaren barruan, aurten ere izango dute herriko haur eta gazteek hainbat ikastarotarako aukera. Betikoak eta berrikuntzak uztartuz osatu da eskaintza eta jarraian informazio osoa, ordutegiak, prezioak eta izena emateko azalpenekin.
Ikasturtea bukatzear da, eta urtero bezala, Zaldibiako Udalak ekainaren azken asterako hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu 'Udaz Blai' kanpainaren barruan. Hona hemen ikastaro bakoitzaren xehetasunak:
DANCEFLOW IKASTAROA
HH5etik LH4ra bitarteko haurrentzat.
Ekainaren 22tik 26ra, 45 minutuko saioak. 10:30etik 11:45era eta 11:15etik 12:00etara. Prezioa: 21€
MULTIKIROLA:
LH3 eta 4ko haurrentzat
Ekainaren 22tik 26ra, 45 minutuko saioak. 11:30etik 12:15era. Prezioa: 28€
GAZTE FORMA: entrenamendu funtzionala jolasen bidez
LH5etik DBH 1era arteko gaztetxoentzat
Ekainaren 22tik 26ra, 45 minutuko saioak. 12:15etik 13:00etara. Prezioa: 28€
PROGRAMAZIOA ETA ROBOTIKA TAILERRA, Flavio Banterlarekin
LH 2tik LH 6ra arteko haurrentzat, ekainaren 22tik 26ra, egunero 2 orduko saioa.
PIRAGUA IKASTAROA
LH3tik DBH3ra arteko haur eta gaztetxoentzat.
Ekainaren 29tik uztailaren 3ra, ordu eta erdiko saioak, arratsaldetan. 15:00etatik 16:30era, 16:30etik 18:00etara eta 18:00etatik 19:30era. 38€ko prezioa.
Izen-ematea zabalik ekainaren 10era arte
Plazak esleitzeko prozedura:- Ekainaren 10era arte, Udaz Blai kanpainako ikastaroetan izena emateko aukera Karreane Kultur Etxean. Ikastaroek plaza mugatuak izango dituztenez, izen-ematea gainditzen den kasuetan zozketa egingo da.
- Ekainaren 11 eta 12an izen emateen kudeaketa eta zozketak beharko balitz.
- Ekainaren 12an onartu eta baztertuen jakinarazpenak egingo dira-
- Ekainaren 15, 16 eta 17an ordainketa egin beharko dute onartuek Kultur Etxean. Epe horretan ez bada egiten ordainketa, plaza galduko da eta itxaron zerrendako hurrenkeran esleituko da.