2023ko erronketako bat da Mugikortasun Plana landu eta idaztea eta lehen pausoa eman da RAZ, Tresna digitalak eta hiri berrikuntza kooperatiba txikiari lan hori egikaritzeko ardura emanez. Mugikortasunari lotutako oinarrizko gaiak aztertzeaz gain, bereziki landuko dira Santa Fe kalea eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria. Prestaketa lanen ondoren, herritarrekin lantzeko saioak ere izango dira.
Gehiago
Mugikortasun Sailak 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana berrikusteko prozesua hasi du, Planaren 8 urteko indarraldia amaitu dela adieraziz. Bistan denez, ordea, Planean jasotako sare osoa ez da gauzatu, bertan jasoa baitzen Zaldibia-Ordizia bide-gorria ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Santa Fe kalean ibilgailuek erabiltzen duten errepideko hainbat puntutan, zoruaren konponketa lanak egingo dira datorren astetik aurrera. Zehazki udaletxe parean, Illati aurreko zebrabidean eta estanko parean esku hartze batzuk egingo dira. Baita gorago ere, fruta-denda aurrean eta Arrese-Aztia arteko zebrabidean. Lan hauek medio herri-guneko errepide hau moztuta egongo da aldi eta puntu ezberdinetan eta aparkalekuetan ere eragina izan dezake. Lanak antolatu eta gauzatu ahala jakinaraziko dira trafiko ohar horiek.
Gehiago
Abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Datozen egunetan Aldizkari Ofizialetan argitaratzen denetik 2 hilabeteko epea irekiko da inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa.
Gehiago
Datorren astelehenean, abenduaren 12an, arratsaldeko 18:00etan egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Azken batzordetik hona esku artean izan ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2022ko lanen egoerak azaltzea eta 2023rako asmoak azaldu eta ekarpenak jasotzea ere. Gogoratu, batzoreak herritarrentzat irekiak direla eta edonor bertaratu daitekeela.
Gehiago
Aurrekontuak onartzearekin batera eman zitzaien bide bi proiektuei. Batak, segida ematen dio 2018an irekitako Kimuene Kulturgunea egokitzeari, eta besteak 2021ean haurreskolako teilatuan jarritako energia auto-hornikuntzaren bideari. Jarraian informazio osoa:
Gehiago
Urriaren 4an hasi ziren Olaldetik Miranda baserrira arteko bidea konpontzeko lanak eta gaur izango dute amaiera, bidea erabilgarri geratuko delarik gaur iluntzetik aurrera.
Gehiago
Datorren astelehenean, urriaren 10ean, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Azken batzordetik hona esku artean izan ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2022ko lanen egoerak eta aurreikuspenak ere.
Gehiago
Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 11, nazioarteko eta bertako arkitektura ikasle talde handi batek hartuko du gure herria. Xotil Natke Miguez eta Koldo Telleria Andueza arkitektura irakasleen eskutik, EHUko eta Innsbruck-eko (Austria) fakultateak lagun, “Gizartea bere espazio publikoen antolakuntza eta eraldaketan” udako ikastaroa hasi da gaurtik uztailaren 15era arte.
Gehiago
Kontratazio espedientea irekia izango da eta loteka banatuko da. Jarraian duzue informazioa guztia.
Gehiago
2020an Beko Errota edo Fabrika etxeari zegokion ur-aprobetxamendu baimena iraungi ondoren, URA uraren euskal agentzia Urbia – Goiz Eguzki parean dagoen presa hidraulikoa kentzeko lanak egitera doa apirilaren 19tik aurrera.
Gehiago
Datorren astelehenean, martxoaren 21ean, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Azken batzordetik hona esku artean izan ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2022an egin asmo diren lanen egoerak eta aurreikuspenak, Bide-gorria eta errepideen gaiak ere.
Gehiago
Hastera doa Ertzetik Erdira egitaraua eta lehenengo honetan zaintza eta herrigintza izango dira hizpide. Ostegunean, hilak 17, hitzaldia izango da 19:00etan udaletxeko Herri Aretoan eta larunbatean 10:00etatik aurrera tailerra egingo da. Zatoz!
Gehiago
Otsailaren 17 eta 19an hasiera emango zaio egunero bizi dugun espazio eta ingurua zentzumen berrien bitartez irakurri, ulertu, sentitu eta ikasteko hitzaldi eta tailer egitarauari. Uztailera bitarte hilero gai ezberdinak izango ditugu hizpide, adituen eta arituen laguntzaz, jakintza kolektiboa eraikiz. Lehen gaia: zaintza, nolako itxura dute zaintzan oinarrituriko herri eta auzoek? Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Hainbat urtetan geldirik egon ondoren, irina egiteko gai dira berriro Kanpain errotako harriak. Jabeek hitzarmena adostu dute Udalarekin eta proiektu bat abiatu da horren baitan, Zaldibiako uraren indarra eta erroten historia berreskuratzeko helburuz. Auzolanari esker errotak martxan jartzeko urratsa eginda, 2022ko maiatzean ospatuko den Gipuzkoako Errota Eguna izango da hurrengo erronka. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago