Maiatzean, lau asteazken eta lau arlo lotuko ditu hitzaldi sortak. Guztiak 18:30etik 20:00ak bitarte izango dira Herri Antzokian, eta izena eman behar da Karreraenen edo bai webgune honetan bertan. Oinarri berbera dute hitzaldi zikloan bildu ditugun proiektu guztiek: burujabetza. Tartean dira, telekomunikazio burujabetza (Izarkom), Baso politika eta Ingurumena (Eukaliptoaren ondorioak), espazio burujabetza (Hiritik At) eta Energia (Goiener). Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
2018tik jabe berriak ditu Biloreko eremuak. Ordutik hona eraikinen barruan zeuden hondakinak erretiratzen joan dira eta Udalaren baimena eskuratuta, Ura Agentziaren baimenaren zain daude eraikinak eraitsi eta eremua 0 kotan uzteko. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Joan den ostegunean burutu zen uztaileko Ohiko Osoko Bilkura. Jarraian modu laburtuan hartutako erabakien berri.
Gehiago
Hirigintza Batzordeko bilera egingo da, ekainaren 29an, ASTELEHENA, arratsaldeko 18:30ean. Presentzialki izango da eta Udaletxeko arkupean elkartuko gara, gero bilera lekura mugitzeko. Bertaratuko direnei musukoa ekartzea eskatzen diegu.
Gehiago
Bi hilabeteko etenaren ondoren, modu telematikoan bada ere, Hirigintza Batzordeko bilera egingo da, maiatzaren 25ean, ASTELEHENA, arratsaldeko 18:30ean.
Gehiago
Zaldibiako udal eraikin berriko obrek martxan jarraitzen dutela eta, ondorengo azalpena eman nahi dizuegu herritarrei eta eskaera zehatz bat egin nahi diegu espainiar estatuko eta Eusko Jaurlaritzako agintariei. Jarraian azalpena eta eskaera:
Gehiago
Eraikitze Ordenantza berriak lantzeko prozesuaren barruan, Hirigintza Batzordeak lan-saio ireki bat deitzea erabaki du. Martxoaren 9an, astelehena, 18:30ean izango da saioa Udaletxean eta bertan udal teknikariek garatutako zirriborroa azaldu eta ekarpenetarako tartea irekiko da.
Gehiago
Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da.
Gehiago