Eskerrik asko etorkizuneko plazara inguratu zaretenoi!

Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da.

Ostegun iluntzean elkartuko da Talde Eragilea jasotakoen berri izan eta hurrengo urratsak zehazteko. Beraz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta urte berriarekin batera emango dugu jarraipenaren berri.