Zaldibian, Udaberria loretan: aste honetako ekintza sorta

Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: konposta banaketa, Zaldibi plazara! hitzaldia  eta Luze edo Motz ikuskizuna. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere. 

Zaldibian, udaberria loretan! ekitaldi sortak honakoak dakarzkigu aste honetan:

 

MAIATZAK 18, asteartea: Kalitatezko konposta, organikoaren zikloaren itxiera

Maiatzaren 18an, asteartea, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Zaldibiako Plazan konposta bakatuko da 4-5kgko poltsa itxietan. Zaldibiko kasuan poltsa konpostagarriak eskuratzeko erabiltzen den txartela ekartzea nahikoa izango da. Informazio osoa HEMEN.

 

MAIATZAK 19, asteazkena: ZALDIBI, PLAZARA! – Herriko plaza, egindako bidea eta datorrena

Maiatzak 19, asteazkena, 18:30ean Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Hiritik At-ekoen eskutik iaz burutu zen prozesuaren ondorioak plazaratzeaz gainera, plazan aurten aurreikusten diren lanak eta espazio publikoaren burujabetzaren baitan aurrera begirako asmoak izango dira hizpide saio honetan. 

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN

 

MAIATZAK 23, igandea 18:00etan ANTZOKIAn: LUZE EDO MOTZ IKUSKIZUNA

LUZE EDO MOTZ ikuskizuna izango da Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen eskutik. Ikuskizunera bertaratzeko SARRERA hartu behar da Karreanen. OHARRA: Atzeratu zen ekitaldia denez, bere garaian izena eman zenutenoi eman dizuegu aukera sarrerak gordetzeko. Gordetzea eskatu duzuenon kasuan, igandean antzokian bertan jaso ahal izango dituzue emanaldira sartu aurretik. 

SARRERAK HARTZEKO : MAIATZAK 17 ASTELEHENA, 18:00etatik aurrera KARREANE kultur etxean.

Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Sarrera dohainik da (Pertsonako gehienez 3 sarrera)