Nazioarteko arkitektura lantegia ekainaren 12tik 23ra Zaldibian

Ertzetik erdira prozesuak beste jauzi bat emango du. Partehartzearen bidez jasotako ideia asmo eta proposamenen gorpuztea eta plazaratzeko fasean hain zuzen. Ekainaren 12tik 23ra Zaldibian izango ditugu berriro arkitektura ikasleak eta ekainaren 23an arratsaldeko 17:00etan aurkeztuko dituzte proposamenak.

Hemen duzue egun hauetarako prestaturiko egiteraua:

  • Ekainak 12 astelehena:
    • 20:00etan ONGI ETORRIA
  • Ekainak 15 osteguna:
    • 18:00etan Gaztelura mendi irteera
    • 20:30etan Bokadillo afaria
  • Ekainak 16 ostirala:
    • 20:00etan pintxo potea
  • Ekainak 20 asteartea:
    • 20:00etan herri afaria
    • 22:30etan Zinema gaua
  • Ekainak 23 ostirala:
    • 17:00etan diseñuaren aurkezpenak
    • 18:00etan erakusketa irekia plazan.

Hainbat ohar:

  • Ikasleen lan eremu bihurtuko da, Udaletxeko herri ateroa eta plaza gunea bera.
  • Ikasleek aurreko urtean bezala olakorretako belardian akanpatuko dute eta azpiegitura gisa erabiliko dute Luberriko ginasioa

Lotura: Plazako diseinua badoa forma hartzen

Informazio osoa: Espazio sorkuntza auzolanean atarian