Resti pilotalekua berriz ere erabilgarri

Egin beharreko margoketak lanak eginda, berriz ere herritar guztientzako erabilgarri dago Resti pilotalekua.

Abuztuan zehar egin beharreko lanak uste baino arinago bukatu dituzte eta dagoeneko pilotalekua txukunduta dago. Zulo batzuk berdindu eta osorik margotu da. Beraz, berriz ere herritar guztien gozamenerako zabalik egongo da hemendik aurrera.