Zaldibiako Udalaren Osoko Bilkurak apirilaren 25ean egindako batzarrean, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Urtesabel-azpi 2. Sektoreko Plan Partzialari hasierako onarpena ematea erabaki zen. Joan den ostiralean, berriz, GAO-n eta prentsan eman zen horren berri. Dokumentazioa ikusgai dago udaletxeko hirigintza departamenduan edo jarraian digitalki.
Zaldibiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren -HAPO- URTESABEL-AZPI 2.sektoreko Plan Partzialaren hasierako onarpena (2024IAKU0002)
Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko EAEko 2/2006 Legearen eta martxoaren 24ko, lurralde antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen 46-2020 Dekretuak diotenari jarraituz, Zaldibiako Udalaren Osoko Bilkuraren Batzarrak, 2024ko apirilaren 25ean egindako bileran, hasierako onespena eman zion, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren -HAPO- URTESABEL-AZPI 2.sektoreko Plan Partzialari (2024IAKU0002),
Orain, ordea, aipatutako Plan Partzialeko dokumentazioa jendaurrean jartzen da erakusgai:
Epea: Dokumentazioa 20 egunez egongo da erakusgai iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Tokia: Zaldibiako udaletxeko hirigintza departamentua eta udalaren web-orria: www.zaldibia.eus
Oharrak, iradokizunak edota alternatibak aurkezteko tokia(k): Udaletxeko Erregistro Orokorra, aurrez aurrekoa eta elektronikoa, biak.