Ekainaren 23an, astelehenarekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Herriko bi Elkarteek antolatutako herri afariko txartelak gaur iluntzean, 19:30etik aurrera plazan salduko dituzte. Horretaz gain, norbere afaria ekarrita plazan afaldu nahi dutenentzat mahai eta aulkiak erreserbatzeko aukera egon da egunotan. Gehienak banatu dira, baina oraindik erreserba egin ez dutenek aukera dute gaur 18:30ak arte Kultur Etxera joan edo deituta (943 16 03 38) eskaera egiteko.
Gehiago
Ekainaren 23an, astelehenarekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Egitaraua prest dago eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakur dezakezu.
Gehiago
Joan den ostiralean itxi zen hil amaierako Gazte festetan jakiak saltzeko postua jartzeko eskaera egiteko epea. Gaur zortzi, ekainaren 12an, goizeko 10:00etan udaletxeko batzar aretoan, zozketa egingo da aurkeztu direnen artean. Jarraian, informazio gehiago.
Gehiago
Zaldibiako Udalak herritik eta herriarentzat sortutako jaiak antolatu nahi ditu, eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaio herritarren proposamenak jasotzea.
Gehiago
Azaroaren 6an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzen banakako eta zeharkako gaien balorazioak, eta 2025 jai egutegia izan ziren landutako gaiak. Jarraian aurtengo festei buruz eta balorazio saioan aipatutakoak kontuan izanik Udalak egin duen irakurketa.
Gehiago
Azaroaren 6an, asteazkena, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:30ean Kultur Etxeko ganbaran. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak.
Gehiago
Zaldibiako jaietarako hainbat eskaera izaten dira herrian ogitarteko eta abarrak saltzeko postu edo furgonetenak. Eskaera guztien artean bi espazio zozketatuko dira: bat zozketa libre bidez eta bestea Goierrin erregistratutako jarduera ekonomikodunen arteko zozketa bidez. Jarraian oinarriak eta informazio gehiago.
Gehiago
Udazkenarekin batera, badatoz herriko festak ospatzeko egunak. Urriaren 3, 4, 5, 6, 11 eta 12an izango da zer egin eta zer goza Zaldibian. Jarraian duzue festa batzordeak urtean zehar egindako lanketatik osatutako egitaraua. Datorren astean banatuko dira eskuzko aleak etxez etxe.
Gehiago
Herenegun, astelehenarekin, San Ferminak ospatu zituzten haurrek Zaldibiako plazan. Udako jardueren barnean, elizako ordularian 12ak jo zutenean hasi zen festa. Ikusgai daude argazkiak.
Gehiago
Asteazken honetan egitekoa zen herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako hirugarren saioa, baina hilaren 26ra, asteazkenera, atzeratu da. Iluntzeko 19:00etan izango da Karreane kultur etxeko ganbaran.
Gehiago
Ekainaren 23an, igandearekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Egitaraua prest dugu eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakurri dezakezu.
Gehiago
Apirilaren 19an egin zen bileran hizpide izan genituen joan den urteko festen errepasoa, 2024ko jaietarako kontuan hartu beharrekoak, festa egunak eta musika taldeen proposamenak. Bigarren bilera bihar izango da, hilak 24, honako gaitegiarekin: lehen egitarauaren zirriborroa, musika taldeen aukeraketa, txupinazorako proposamenak eta ingurumenaren zaintza.
Gehiago
Urtero legez, maiatzaren hamabostean bazkaria antolatu da Baserritarren Egunaren harira. Kixkurgune jatetxean izango da aurten eta tikeak salgai daude jadanik. Informazioa, jarraian.
Gehiago
Ostiralean, hilak 19, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa. Arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Ordubeteko iraupena izango du eta herritar oro dago gonbidatuta. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago