Alamartxo gaua

Ekainaren 23an, astelehenarekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Herriko bi Elkarteek antolatutako herri afariko txartelak gaur iluntzean, 19:30etik aurrera plazan salduko dituzte. Horretaz gain, norbere afaria ekarrita plazan afaldu nahi dutenentzat mahai eta aulkiak erreserbatzeko aukera egon da egunotan. Gehienak banatu dira, baina oraindik erreserba egin ez dutenek aukera dute gaur 18:30ak arte Kultur Etxera joan edo deituta (943 16 03 38) eskaera egiteko.