Mozorro Eguneko Arroz Bazkari Herrikoia antolatzeko bilera egingo da asteartean

Arroz Bazkari Herrikoian parte hartuko duten kuadrilla edo talde bakoitzetik kide banak bileran parte hartzea eskatzen da. Bilera asteartean izango da, 17:30ean hasita, Karreane kultur etxean.

 

Zaldibiako Jaiak ate joka dira, eta Mozorro Egunean egin ohi den Arroz Bazkari Herrikoia antolatzeko lan-taldea osatu nahi du festa batzordeak.  Horretarako, datorren asteartean, irailaren 9an, 17:30ean egingo da bilera Karreane kultur etxeko ganbaran, eta bazkarian parte hartuko duten kuadrilla edo talde bakoitzeko kideren batek bertan parte hartzea eskatzen da. Asistentzia konfirmatzeko beheko galdetegia bete behar da.

FESTETAKO ARROZ BAKARI HERRIKOIA ANTOLATZEKO BILERA

  • EGUNA: Irailak 9, asteartea
  • LEKUA: Karreane kultur etxeko Ganbaran
  • ORDUA: 17:30

ARROZ BAZKARI HERRIKOIA ANTOLATZEKO BILERA

Urriaren 4an egingo da aurten Mozorro Eguneko Arroz Bazkari Herrikoia, Zaldibiako Jaien baitan. Hori antolatzeko lan-taldea osatu nahi da, eta talde bakoitzeko ordezkari kide banak bileran parte hartzea eskatzen da.