Irailaren 25era bitartean eman daiteke izena Arroz Bazkari Herrikoian. Horretarako, kuadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatu behar du eta eskaera bete.
Herriko Jaiak ate joka dira, eta asteartean egin zen Mozorro Eguneko Arroz Bazkari Herrikoia antolatzeko bilera, Karreane kultur etxean. Herriko hainbat kuadrilletako ordezkariek parte hartu zuten hitzorduan, eta guztien artean adostu zen aurtengoan antolaketa lanak kuadrillen artean banatzea. Horretarako hainbat funtzio zehaztu ziren bileran, eta izena ematen duten kuadrillen artean zozketa egingo da ardurak banatzeko. Talde guztiek izango dute zereginen bat.
Arroz Bazkariko ordutegia:
- 11:00etan. Mahaien eta aulkien muntaketa eta sukaldearen muntaketa.
- 13:00etan hasita. Mozorrotuen bilkura eta argazki gunea.
- 14:30ean. Arroz Bazkari Herrikoia.
- Bazkaloste girotua. Taldeek aukera izango dute euren mozorroak erakusteko eta sariak izango dira.
- Bukatutakoan. Jasoketa lana.
Antolakuntzak eskuragai jarriko duen materiala:
Norberak ekarri behar dituenak:
NOLA EMAN IZENA?
Arroz Bazkari Herrikoian izena emateko epea zabalik izango da irailaren 25era arte (egun hori barne). Horretarako azpian dagoen galdetegia bete daiteke edo Karreane kultur etxean izena eman.