Zaldibiako udal langileok bat egin dugu azaroaren 11rako deitutako grebarekin. Etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea aldarrikatu asmoz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Azaroaren 11n, etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea aldarrikatuko dugu; espekulazioari aurre egin eta langileen bizi-baldintzak hobetzea; eta baita, arazoei irtenbidea emateko, ekonomia sozial eraldatzailearen ikuspegia aintzat hartzea ere.
Modu honetan, Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalen deialdiari erantzunez, gure alea jarriko dugu etxebizitza duina izatea ere oinarrizko eskubide gisa aldarrikatzeko.
Ondorioz, honako zerbitzuak etengo dira: udaletxea, kultur etxea, etxez-etxeko langileak, brigadako lanak, Luberri gimnasioa eta Haritza Jolas-gela.