Urriaren 8rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko. Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Hauek dira ostegunean etengo diren zerbitzuak: udaletxea, kultur etxea, etxez-etxeko langileak, brigadako lanak, Luberri gimnasioa eta Haritza Jolas-gela.