2026ko azaroaren 29an izango dira Hauteskunde Orokorrak. Hautesle errolda 2026/07/30ean itxi zenez, ordutik hona etxebizitzaz aldatu eta erroldan aldaketaren bat egin duenak aurreko puntuan bozkatu beharko du. Ezagutu bozkatzeko eskubideari eta prozesuari buruzko informazio guztia.
Gehiago
Urriaren 8rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko. Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Gehiago
Hastear dauden herriko jaiak direla eta, hauek iraun bitartean, herriguneko ibilgailuen joan etorrian eta aparkalekuetan eragingo duten zenbait neurri hartu dira. Jarraian dituzue ikusgai.
Gehiago
Zergabilketa epea: Urriak 1 - Azaroak 16
Gehiago
Hauteskunde errolda bulegoaren Gipuzkoako Ordezkaritza Probintzialak agindutakoa betetzeko asmoz, Zaldibiako Udalak herri epaimahaia hautatzeko egingo den zozketako herritarren errolda eta agindua bera ikusgai jarriko ditu 7 egunez. Udaletxeko harreran egongo da eskuragarri. Zozketa jendaurreko bilkuran burutuko da, Atotxako Justizia Jauregiko 10 zenbakiko judizio aretoan, irailaren 28an, 10:00etan.
Gehiago
Zergabilketa epea: irailaren 15etik urriaren 15era
Gehiago
Zaldibiako jaietarako hainbat eskaera izaten dira herrian ogitarteko eta abarrak saltzeko postu edo furgonetenak. Eskaera guztien artean bi espazio zozketatuko dira: bat zozketa libre bidez eta bestea Goierrin erregistratutako jarduera ekonomikodunen arteko zozketa bidez. Jarraian oinarriak eta informazio gehiago.
Gehiago
Udako oporraldiaren ondoren, gaurtik aurrera zabalik egongo da udal liburutegia.
Gehiago
Astelehenetik aurrera, astebetez, konponketa lanak egingo dituzte Paris eta Nazabal goikoa baserrien arteko herribidean. Ondorioz, itxita egongo da abuztuaren 17tik 24ra, hau barne.
Gehiago
Zergabilketa epea: abuztuaren 3tik irailaren 17ra
Gehiago
Udalbatzaren bilkura udaletxeko batzar aretoan egingo da, 18:00etan hasita. Jarraian irakurgai landuko diren gaiak.
Gehiago
Karreane Kultur Etxeak goizeko ordutegia izango du gaurtik uztailaren 30era bitartean, eta 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik. Bestalde, abuztuaren 1etik 31ra itxita izango da zerbitzua.
Gehiago
Asteartean, ekainak 30, Lazkaomendirako bidea itxita egongo da goizeko 9:00etatik arratsaldera arte. Amaiera emango zaie duela bi aste Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean biondak edo quitamiedosak jartzeko hasi zituzten lanei.
Gehiago