Udaletxeko komun publikoa, itxita

Udal brigadako langileek horrela aurkitu dute gaur goizean udaletxeko komun publikoa. Hosto, paper, kaxa, botila, zorro eta abarrez beteta agertu dira komuna, konketa eta zorua. Ondorioz, itxita egongo da datozen egunetan. Zaldibiako Udalak onartezintzat jotzen ditu horrelako jarrerak, eta herritar guztienak diren azpiegiturak errespetatzeko deia egiten du.

 

Jarraian, komunaren eta konketaren irudiak.