Leku aldaketak txikienentzat antolatutako ikuskizunetan

Osasun egoera medio, Zaldibiako Udalak neguko oporretarako antolaturiko ekimenak lekuz aldatu ditu. PLAZAN burutuko dira ondorengo ekimenak. Ekimenak aire zabalean burutuko direnez aforoaren arazoa ezabatu da eta adin tarteen muga ere zabaldu dugu haur guztiek ekitaldi hauetan parte hartu ahalko dute. Konfinaturik daudenentzat ikuskizuna telematikoki jarraitzeko aukera eskainiko da.

Abenduak 28 ASTEARTEA

  • 11:00etan PLAZAN ERBIA ETA DORDOKA ikuskizuna.

OHARRA: Ikuskizuna eserita eta osasun egoerari erantzuteko indarrean dauden irizpideak bete beharko dira. Hau da ikuskizunaren baitan maskara uneoro jarrita izan beharko da eta ezingo da bertan, ez jan, ez edan, ez eta erre ere.

 

OHARRA: Ikuskizuna zutik izango da eta osasun egoerari erantzuteko indarrean dauden irizpideak bete beharko dira. Hau da ikuskizunaren baitan maskara uneoro jarrita izan beharko da eta ezingo da bertan, ez jan, ez edan, ez eta erre ere.

 

Abenduak 29 ASTEAZKENA 11:00etan PLAZAN pilotalekuan HALA BAZAN ikuzkizuna.

OHARRA: Ikuskizuna eserita eta osasun egoerari erantzuteko indarrean dauden irizpideak bete beharko dira. Hau da ikuskizunaren baitan maskara uneoro jarrita izan beharko da eta ezingo da bertan, ez jan, ez edan, ez eta erre ere.

IKUSKIZUNAK TELEMATIKOKI jarraitu ahal izateko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/zal-6te-7wc
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 680 795 473 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.