Zaldibiako informazioa, zure eskura!

Hemen dituzue Zaldibiako Udalak informazioaren zabalpenerako zabalik dituen komunikazio bideen bilduma. Ohiko informazio panelez gain Telegram eta whatshapp kanala ere abian ditugu.

PAPEREAN

Portaletako eta kaleko paneletako OHARRAK

Etxeetako POSTONTZIETAN BUZONADA Gogoratu hala nahi duenak, udaletxean izena eman dezakeela etxeko postontzian jasotzen duen informazioa euskaraz eta gazteleraz jasotzeko. Gainerako oharren kasuan udaleko harrera gunera gerturatuta jakinaraziko zaizkie oharrak.

UDALETXE ATARIKO PANTAILAN

Bertan egutegiak dakartzen ekimenak, deialdiak eta igaro direnen argazkiak ikusi ahalko dituzue.

INTERNET BIDEZ

MUGIKORRAREN BIDEZ

 WHATXAP KANALA: 680 79 54 73

  1. Pausoa: Aplikazioa deskargatu.
  2. Pausoa: zenbakia telefonoko agendan gorde
  3. Pausoa: Mezu bat bidali INFORMAZIOA hitza jarriaz edo informazio hau helebitan jaso nahi izanez gero (Euskaraz eta gazteleraz) INFORMACION hitza bidali mezuan. 

TELEGRAM KANALA: t.me/zaldibia

  1. Pausoa: Aplikazioa deskargatu.
  2. https://t.me/zaldibia taldera gehitu behar zara Telegram aplikaziotik. Mezuak euskaraz jasoko dituzu baina aukera izango duzu telegramek eskaintzen dituen hizkuntza guztietara itzultzeko.

SARE SOZIALETAN ZALDIBIAKO INFORMAZIOA

Lotutako informazioa: