Trafiko oharra: Larunbatean Santa Fe kalea itxiko da

2022ko ekainaren 25a larunbata, ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA kirol froga ospatuko da Zaldibian. Hau dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) goizeko 08:30etatik arratsaldeko 15:00etara.

SANTA FE kalea, ARTXANBERRI kalea ETA ARRUEGI auzoko hasiera:

8:45tatik 9:45etara BIDEA MOZTUKO DA IBILGAILUENTZAT

  • Lasterketa plazatik aterako da. Marihaundiñeko bidegurutzetik, Artxanberri kalean zehar, Zubi Ondoraino eta handik hilerritik Ibargun baserrira.
  • 8:45tatik 9:45tara ibilgailuen joan etorria eten egingo da, lasterketa igaro arte.

EGILEGOR AUZOA (ZULOTA-TXAMARRETXE) 9:00etatik 15:00etara

  • Lasterketako azken zatia Zulota gaiñetik Txamarretxera bidez burutuko da. Ibilgailuen joan etorria bertako bizilagunetara mugatuko da lasterketa behar adinako segurtasunez burutu ahal izateko. Irizpide zehatzak helaraziko dizkie antolakuntzak bizilagunei.

PLAZA EREMUA IBILGAILUENTZAT ITXIRA EGONGO DA,   SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik) SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundi) Goizeko 8:30etatik arratsaldeko 15:00 arte.

GARRAIO PUBLIKOA: 8:00tatik 15:00tara, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

 Zaldibian, 2022ko ekainaren 20an.