Trafiko oharra: Larunbat eta igandean Santa Fe kalea itxiko da

2022ko urriaren 30ean, ARDIKI EGUNA ospatuko dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.

IBILGAILUEN JOAN ETORRIA MOZTUKO DEN EREMUA:

  • SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik)
  • SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundi)

ORDUTEGIA:

  • 2022/10/29 LARUNBATA gaueko 22:00etatik
  • 2022/10/30 IGANDEA gaueko 22:00etara
  • EZINGO DA APARKATU Itoitz etxetik Estankora

EZINGO DA APARKATU ANTZOKIKO EREMUAN:

  • 2022/10/28 OSTIRALA goizeko 11:00etatik
  • 2022/10/31 ASTELEHENA eguerdiko 12:00etara

GARRAIO PUBLIKOA: Zehazturiko egun eta orduetan, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

 Zaldibian, 2022ko urriaren 25ean.