2022ko Larre kanpaina

Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia badator eta Igiruako larretarako izen ematea zabaldu da. Izena emateko dagokion inprimakia bete eta udaletxean aurkeztu behar da, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera, ABENDUAREN 22a baino lehen. Informazio osoa udaleko harreran edota telefonoan. 
Gehiago

Trafiko oharra: Antzoki aurreko gunean ezingo da aparkatu larunbatean

Azaroaren 27 larunbata, Kantu katea festaren harira antzoki aurreko aparkalekua libre utzi beharko da goizeko 8:00etarako eta bertan ezingo da ibilgailurik egon larunbat osoan zehar.
Gehiago

Ez-Ohiko osoko bilkura asteazkenean

Datorren asteazkenean, azaroaren 24an, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Garbitzaile lanposturako elkarrizketen emaitzak

Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Astelehenean elkarrizketak burutu ziren, elkarrizketa hauen emaitza duzue hemen. Emaitza hau eskualdeko mahaira eramango da eta bertan erabakiko dira hautatuak Lanbidez zehazturiko irizpideen eta herrien arteko orekaren baitan.
Gehiago

Ostegunetik aurrera Eztitxu Mujika Alkate lanetara itzuliko da

Amatasunari dagokion baja amaituta Eztitxu Mujika Mariezkurrena Alkate funtziotara itzuliko da azaroaren 11n eta Mikel Luloaga Aranburu zinegotzi jardunera.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa astelehenean

Azaroak 1 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Trafiko Oharra: Ostiralean Santa Fe kalea itxiko da

Urriak 29 ostirala, udaletxe inguruko hiritartze lanak burutzeko Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Estanko parera (Santa Fe 29ra) goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara.
Gehiago

Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzailea kontratatzeko deialdia

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako dinamizatzaile bat izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 40 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Ohiko osoko bilkura deialdia asteazkenean

Datorren asteazkenean, urriaren 27an, izango da bilkura iluntzeko 18:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua.
Gehiago

Trafiko oharra: Antzoki aurreko gunean ezingo da aparkatu asteazkenean

Urriak 20 asteazkena, Karruselaren muntaia lanetarako antzoki aurreko aparkalekua libre utzi beharko da goizeko 8:00etarako eta bertan ezingo da ibilgailurik egon 10:00etatik aurrera.
Gehiago

Ibilgailuen sarbidea eta IBI iraunkorra 2021

2021 ekitaldiko ibilgailuen sarbide eta IBI iraunkorreko tasa ordaintzeko epealdia
Gehiago

Trafiko Oharra: Bihar, Santa Fe 23-25 parean ezingo da aparkatu.

Bihar urriak 14 osteguna Santa Fe kaleko ibilgailuen joan etorria modaltuko da plazako hiritartze lanak burutzeko. Horregatik Santa Fe kaleko 23 eta 25 zenbakien artean ezingo da aparkatu. Gurea Mertzeriatik Illati bitartean zehazki.
Gehiago

Garbitzaile lanposturako deialdia

Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. 
Gehiago