Trafiko Oharra: bihar Ttipi-Ttapa morea

Ttipi-Ttapa morea ekimena dela eta, bihar, martxoak 11 larunbata, ibilgailuentzat itxita egongo da Mediku-Etxetik Mari-haundiñera arteko (Santa Fe 21-45) tartea. Mozketa, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara luzatuko da. Antzokiko eremuan ere ezingo da aparkatu egun horretan eta autobusak Arreseneko geltokian utzi eta hartuko ditu bidaiariak. 

 

TRAFIKO MOZKETA:

  • EGUNA:  MARTXOAK 11, LARUNBATA
  • ORDUA:  08:00etatik 22:00etara

EREMUA:

  • SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik)
  • SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundiñera)

 

APARKALEKUA: Antzoki aurreko aparkalekuan martxoaren 11n, goizeko 11:00etatik aurrera ezingo da aparkatu egun osoz.

GARRAIO PUBLIKOA: zehazturiko ordu tartean, autobusa Larraitz bidetik ibiliko da, Arrese inguruko geltokian hartuz eta utziz bidaiariak.