Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaileak kontratatzeko deialdia
    "Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako 2 dinamizatzaile izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 10 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa. 
    
                
    
            
    
     
GAZTETXOEN DINAMIZATZAILE IZATEKO KONTRATAZIO BALDINTZAK:
Lan eskaintza:
	- 1.DBH, 2.DBH eta 3.DBHko gaztetxoentzat aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaile lanpostua Zaldibian.
 
	- 6 hilabeteko kontratua izango da (azarotik-apirilera).
 
	- Hilabeteko 10 lan ordu izango ditu: bi ekintza izango dira hileko, bi asteburutan, larunbatez edo igandez, beraz malgutasuna eskatzen da. 
 
	- Soldata: 300€ko zenbateko gordina (270€ko inguruko zenbateko garbia).
 
Baldintzak:
	- Adin nagusikoa izan behar du edo urte honetan 18 urte bete behar ditu .
 
	- Zaldibitarra izatea baloratuko da.
 
	- Euskaraz komunikatzeko gaitasuna baloratuko da.
 
	- Hezkuntza, hezkidetza eta aisialdiari buruzko ikasketak zein ikastaro ezberdinak baloratuko dira.
 
	- Hezitzaile edo dinamitzaile moduan aritutako esperientzia baloratuko da.
 
	- LANBIDEn, langabetu bezala alta egon beharko da edo alta eman beharko du egon ezean.
 
Prozesua:
	- Urriaren 14a eta urriaren 24a bitartean eman beharko da izena LANBIDEn.
 
	- Hautaketa prozesuko elkarrizketak urriaren 24ko edo 31ko asteetan izango dira. Jakinaraziko zaie aurkeztu direnei.