Elurra datorrenerako protokoloa

Neguan sartu gara eta elurra etor liteke berekin. Hori dela eta, halako kasuetarako udalaren protokoloa duzu jarraian. 
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura

Abenduaren 22an Osoko Bilkura izango du udalbatzak, egoera dela eta telematikoki egingo dena. Jarraian duzue landuko den gaitegia eta telematikoki batzarra zuzenean ikusi ahal izateko bidea. 
Gehiago

Gaztetxea irekitzeko baimenik ez dagoela gogorarazten dio Zaldibiako Udalak Gazte Asanbladari

Sare sozialen bidez zabaldu du Zaldibiako Gazte Asanbladak gabonetako egitaraua. Egitarauaren baitan, Zaldibiako Gazte Asanbladak hainbat jarduera antolatu dituela plazaratu du eta ezinbestean Zaldibiako Udalak hauen inguruko hainbat ohartarazpen egin behar ditu. Jarraian irakurri ditzakezue:
Gehiago

Udal zerbitzuen ordutegiak neguko oporretan

Jarraian kontsultatu ditzakezue datozen asteetan Udal zerbitzuek izango dituzten ordutegiak. Abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitarte hainbat aldaketa izango dira ohiko ordutegietan. 
Gehiago

Trafiko oharra: Abenduak 22 asteartea kalea itxiko da goizean

Abenduaren 22 asteartean udal eraikin berria egiteko erabilitako garabiaren desmuntai lanak burutzeko ibilgailuen joan etorria eten eta hainbat aparkaleku hustu beharko dira Santa Fe kalean.
Gehiago

Jaiegunak direla eta hondakin bilketan izango diren aldaketak

Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, organikoaren bilketa atzeratuko da. Beraz, abenduaren 24 eta 31an (ostegunak) ez dira kubo marroiak atera behar.  Organikoaren kubo marroiak, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an (larunbatak) atera behar dira.
Gehiago

Zaldibian ostalaritza ixteko agindua eman du Jaurlaritzak

Gaur eguerdian, 2020ko abenduaren 14ean, plazaratu ditu Osasun Sailak koronabirusagatik kutsatutakoen azken emaitzak. Asteburuan Zaldibian 6 kutsatu berri jaso ditu txostenak. Datu hauetan oinarrituta Eusko Jaurlaritzak Zaldibiako ostalaritza ixteko agindua eman du, gaztelera hutsean, gutxienez ostegunean argitaratuko duten txosten berria atera arte.
Gehiago

Peoi-garbitzailearen hautaketarako prozesuaren emaitza.

Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du peoi garbitzaile lanetarako.
Gehiago

Resti pilotalekua zabalik gaurtik aurrera

Joan den martxotik itxita egon da Resti Pilotalekua erabilera librerako, eguraldia lagun aire libreko jarduerak lehenesteko gomendioari jarraiki. Gaur egun oraindik ere aire zabaleko jarduerak egitea lehenestea eskatzen da, baita antolaketa gabeko pilaketak ekiditeko eskatu ere. Gogoratu, Eusko Jaurlaritzak indarrean dituen neurrien baitan ezin dela inolako taldeko kirolik burutu.
Gehiago

TRAFIKO OHARRA: Ostiralean goiko kalen bide mozketa

Ostiralean ibilgailuen joan etorria moztuko da Arrese aurreko eremu zabal batean goizeko 8:00etatik 11:00 bitartean. Aztiriaga eraikineko lanetarako beharrezkoa den garabi montaketa burutu ahal izateko. Hemen xehetasunak.
Gehiago

Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko onartuen eta baztertuen zerrenda

Alkatetza dekretua Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko onartuen eta baztertuen zerrenda onartuz
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura asteartean

Azaroaren 24an Osoko Bilkura izango du udalbatzak, egoera dela eta telematikoki egingo dena. Jarraian duzue landuko den gaitegia eta telematikoki batzarra zuzenean ikusi ahal izateko bidea. 
Gehiago

Peoi-garbitzailearen hautaketarako elkarrizketen balorazioak

Lanbidek sustatuta, urtero atera ohi dira hainbat lanpostu. Lanpostu hauek, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan antolatzen dira. Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du peoi garbitzaile lanetarako. Lanbidek zehazturiko hautagaien artean egindako elkarrizketen emaitzak dituzue jarraian.
Gehiago