Trafiko oharra: Zubi Ondo eta Goiz Eguzki artean bide mozketa

Aste honetan errekan ur-emari handia zela eta ezin izan zituzten presa eraisteko lanak hasi eta jakinarazi digute astelehenean berriro saiatuko direla. Beraz, makinak errekara jaisteko lanak egin bitartean ibilgailuen joan etorria moztuko da Zubi-ondotik hilerri alderako bidean, apirilaren 25ean, astelehena, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean. 

2020an Beko Errota edo Fabrika etxeari zegokion ur-aprobetxamendu baimena iraungi ondoren, URA uraren euskal agentzia Urbia – Goiz Eguzki parean dagoen presa hidraulikoa kentzeko lanak egitera doa apirilaren 25etik aurrera.

Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondorengo egun, ordu eta eremuan.

EGUNA:   APIRILAK 25 ASTELEHENA

ORDUA:   9:00etatik 10:00etara

EREMUA:

  • SANTA FE KALEA 17etik (Zubi Ondotik)
  • SANTA FE KALEA 13ra (Goiz Eguzkira)

OHARRA: Zehazturiko ordu tartean, makinaria errekara jaitsi ahal izateko lanean arituko da garabia, lanak amaitu orduko irekiko da bidea.