Trafiko oharra: Eskola ondoko aparkalekuan ezingo da aparkatu

Jaietako ikuskizunak desmuntatzeko gogoratu gaur ezingo dela eskola eremuan aparkatu. Astelehena eta asteartean pintaketa lanak burutuko direnez lanak amaitu arte ezingo da ibilgailurik sartu Lardizabal eskola ondoko aparkalekuan.

ESKOLAKO APARKALEKUA:

Urriaren 17 eta 18an margoketa lanak burutuko dira eskolako aparkalekuko eremu osoan. Kontuan izan ohar hauek:

EGUNA, ORDUA eta EREMUA:

  • Urriaren 16an, igandea, 12:00etarako hustu beharko da aparkalekuko barne eremua, barrakak dauden eremua.
  • Urriaren 17 eta 18an egun osoz APARKALEKU OSOA HUTSIK egon beharko da, bai barne eremua, baita errekako ertzeko eremua ere.