ZALDIBIAKO
udala

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia

Datorren astelehenean, ekainak 22, iluntzeko 19:00etan Herri Antzokian egingo da bilkura, segurtasun neurriak betez. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Faseak, irekierak eta letra txikien garai berriak

Normaltasun berria izenez batailaturiko garai nahasi hauetan, azpiegitura publikoen kudeaketa ezinezko bihurtzen ari dela ikusita, gure buruhausteak partekatu eta esku artean ditugun korapiloen berri eman nahi dugu Zaldibiako Udal gobernua osatzen dugun ordezkariok.
Gehiago

Aurten ez da Alamartxorik izango Zaldibiako plazan

Urteko jai herrikoienetakoa izaten da udako solstizio ospakizuna, baita gure herrian eta auzoetan ere. Baserrietan egiten diren su txikiez gain, plazan antolatzen du Udalak suaren inguruko ekitaldia, hainbat eragileren partaidetzaz. Aurten osasun larrialdia medio, gainerako herrietan bezala gurean ere mota honetako ekitaldi jendetsuak ekidin beharrean aurkitzen gara.
Gehiago

Gaurtik aurrera 3. fasea dago indarrean Hego Euskal Herrian

Faseen kudeaketa Autonomia Erkidegoen gain dago hemendik aurrera eta atzo argitaratu zen EAEko Agintaritzaren Aldizkarian Eusko Jaurlaritzak gaurtik aurrera egin dituen egokitzapenak, betiere aurreko dekretuetan ezarritako neurriek indarrean jarraitzen dutela aintzat hartuz.
Gehiago

Udan haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintzei buruzko 2. bilera irekia astelehenean

Maiatzaren 25ean egin zen lehen bilera. Bertan, Udalak aurtengo errealitatea eta lantzen hasi den proposamena azaldu zien Guraso Elkarteko ordezkari zein gurasoei. Familien artean iritzi bilketa egitea adostu zen eta jasotakoa lantzeko izango da asteleheneko bigarren bilera irekia. Telematikoa izango da eta edonork parte hartu dezake. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Jarri zure hazia - bonoak agortuta

Covid-19ak herritarren ekonomiari eta herriko jarduerei eragindako kalteak arindu eta tokiko zerbitzuak sustatu asmoz egindako ekimenak arrakasta izugarria izan du. Izan ere, bigarren egunerako saldu dira 1800 bonoak. Bejondeizuela!
Gehiago