Goazen telesail arrakastatsuak bere 11. denboraldiaren estreinaldia egingo du azaroaren 22an. UEMA eta EITBren arteko hitzarmen bat dela medio, ordea, azaroaren 15ean, 18:30ean, Zaldibiako antzokian ikusi ahal izango dugu denboraldi berriaren lehen atala.
Gehiago
Azaroaren 6an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzen banakako eta zeharkako gaien balorazioak, eta 2025 jai egutegia izan ziren landutako gaiak. Jarraian aurtengo festei buruz eta balorazio saioan aipatutakoak kontuan izanik Udalak egin duen irakurketa.
Gehiago
Zaldibian eta zaldibiarrek euskararen bueltan bizi dugun egoerari buruz hausnartzeko, kezkak eta aukerak konpartitzkeo eta elkarlanean hainbat ekimen antolatzeko. Gaian interesa duten eragile edota herritar norbanakoiei Karreane Kultur Etxeko ganbarara bertaratzeko deia egin zaie asteazken arratsalde honetarako.
Gehiago
Aurreko urteetako ibilbideari jarraituz, aurten ere Antzerki Tailerra antolatu da LHko 4-5-6 mailetako haurrentzat, DBHko gaztetxoentzat eta helduentzat. Helduen talderako izen ematea irekita dago Kultur Etxean.
Gehiago
Herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia zehaztu da. Astelehenetik ostegunera, iluntzeetan erabilgarri dago frontoia eta erregularki erabiltzeko interesa duten talde edo norbanakoek aste honetan eman behar dute izena Karreanen. Astelehenean, hilak 11, bilera bat egingo da interesdunekin, 18:00etan Karreanen. Informazioa, jarraian.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira azaroan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Azaroaren 14an, Goizaneko aparkalekuan nekazal ibilgailuen eta makineriaren ikuskapen unitate mobila egongo da. Txanda eskatzea derrigorrezkoa izango da. Jarraian, informazioa.
Gehiago
Azaroaren 6an, asteazkena, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:30ean Kultur Etxeko ganbaran. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak.
Gehiago
Urriaren 29ko osoko bilkuran, aho batez onartu dute udalbatzako ordezkariek jarraian jasotako adierazpena, artzain zaldibiar batek jasandako erasoaren harira.
Gehiago
Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi duenak, kultur etxera eraman edo emailez bidali behar du kulturetxea@zaldibia.eus helbidera azaroaren 15a, ostirala, baino lehen. Parte hartzaileen artean Errigorako produktuen saskia zozketatuko da.
Gehiago
Zehaztu da jada herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia. Gainera, egunak laburtzen hasi diren honetan, bere erabilerarako argi-orduak antolatu dira. Informazio osoa jarraian:
Gehiago
Urriaren 30ean, asteazkenarekin, 80 egunean filmaren emanaldia izango dugu 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Amaieran solasean arituko gara bertan ikusitakoen harira. Filmaren nondik norakoak eta trailerra jarraian ikusgai.
Gehiago