Animatu euskararen inguruko galdetegia erantzutera

Galdetegi bat zabaldu da herritarren artean, zaldibitarrek euskararen egoeraren inguruan duten iritzia ezagutzeko. UEMAk prestatu du galdetegia, eta bertan jasotzen diren emaitzak urtarrilean aurkeztuko dituzte. 

 

Astean zehar, Euskaren egunaren harira hainbat ekimen antolatu dira herrian, besteak beste, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko eta euskararen inguruko gogoeta sustatzeko. Izan ere, Kontseilua osatzen duten euskalgintzako eragileek argi azaldu dute euskara larrialdi linguistikoan dagoela Euskal Herrian, eta horri aurre egiteko euskaren aldeko kontzientzia berpiztu beharra dagoela euskaldunen artean. Euskal Herria zabala eta anitza da, eta garrantzitsua da tokian toki euskararen osasuna zein den ezagutzea. Hala, Zaldibiako euskararen egoera aztertzeko galdetegia prestatu du UEMAk eta zaldibitarrek euren iritzia ematea gustatuko litzaiguke. Galdetegia abenduaren bukaera arte egongo da erantzungai

Galdetegia beheko loturan sartuta erantzun daiteke. Bertan jasotzen diren datuak urtarrilean azalduko ditu UEMAk aurkezpen batean.

ZALDIBIAKO EUSKARAREN INGURUKO GALDETEGIA