Deialdiaren helburu da 2025ean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeek antolatu dituzten proiektuak eta urteko programak finantzatzea. Dirulaguntzaren lehen zatia udaberrian jaso zuten elkarteek eta bigarren zatia memoria aurkeztutakoan jasoko dute. Justifikatzeko azken eguna urtarrilaren 16a izango da.
Zaldibiako kultur eta kirol elkarteen proiektu eta urteko programak finantzatzeko dirulaguntza deialdia egiten du Udalak urtearen lehen hilabeteetan. Laguntzaren lehen zatia %60a udaberrian jaso zuten elkarteek, proiektuak aurkeztu zituztenean, eta bigarren zatia, berriz, urteko memoria aurkeztu eta gastuak justifikatutakoan jasoko dute. Hori dela eta, dirulaguntza deialdiko oinarrietan zehaztuta dagoen moduan, bigarren zatia jaso ahal izateko memoria aurkeztu behar dute elkarteek. Horretarako azken eguna urtarrilaren 16a izango da.
Hona hemen memoria aurkezteko informazio osoa:
Epea: 2026ko urtarrilaren 16a arte (egun hori barne).
Dokumentazioa: Behean atxikitako memoria txostena aurkeztu beharko da.
Eskaerak aurkezteko lekua: telematikoki www.zaldibia.eus web-orrian, edo udaletxeko harreran