Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Ostiralerako ekintza sorta antolatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean, arratsalde hasieratik gauera arte luzatuko dena. Haurrek zein adin guztietako zaldibitarrek parte hartzea dute helburu.
Gehiago
Euskaraldiaren 4. edizioa maiatzaren 15a eta 25a artean izango da. Horren harira, bihar, otsailak 26, arratsaldeko 18:00etan egingo da udaletxeko batzar aretoan herri batzordea osatzeko lehen bilera. Euskararekiko interesa duen herritar oro dago gonbidatuta.
Gehiago
Zaldibian abiatu zen 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina sortzeko ideia 2023an, eta Euskal Herriko hainbat herritara zabaldu zen ondoren. Lehen aldi horretan UEMAko hainbat herritako haurrek eta nerabeek parte hartu zuten, tartean Zaldibiakoek, eta euskaldun arrazializatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko asmoarekin jarri zen martxan. Aurten bigarrenez abiatu da ekimena, eta oraingoan beste herrialdeetatik etorri diren eta ostalaritzan eta merkataritzan lanean ari diren euskaldunak ikusaraztea du helburu.
Gehiago
Otsailaren 25ean, asteartean, inauterietarako mozorro eta osagarrien bilketa antolatu da Gaztelekuaren eta Guraso elkartearen eskutik, 17:00etan herriko plazan. Helburua da otsailaren 28ko Inauterietako jaialdirako mozorro eta osagarrien kutxa osatzea, nahi duenak inprobisatu eta mozorrotzeko aukera izan dezan. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Zaldibiako Udalak urtero banatzen du etxez etxe herriarekin zerikusia duten argazkiekin osatutako egutegia. Aurten, egutegirako argazkiren bat bidali duten herritarren artean Errigorako produktuen otarra zozkatu da, eta Alaitz Insausti Oiarzabali egokitu zaio. On egin!
Gehiago
Bihar, ostirala, Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiaren estreinaldia izango dugu Zaldibiako Herri antzokian, UEMAko kide diren gainontzeko herrietan bezala. 18:30ean hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da.
Gehiago
Bosgarrenez antolatu dute ekintza hau Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak. Aurtengoa martxoaren 8an izango da, larunbata, 10:00etan. Otsailaren 28ra arte eman daiteke izena albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago
Karreane Kultur Etxeko ganbaran izango da saioa, 18:00etan hasita, eta euskararekiko interesa duten herritarrak bileran parte hartzera animatu nahi ditu Zaldibiko Euskara Mahaiak.
Gehiago
Lehen egunean 15 minutuan sarrera guztiak agortu ondoren, igandean bertan bigarren emanaldi bat izango da. Hortaz, 18:00etarako aurreikusita zegoen emanaldia 17:30era aurreratu da eta bigarren emanaldia 19:30ean izango da. Sarrerak, bihar, asteazkena, 17:00etan kultur etxean jarriko dira salgai.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira otsailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Azaroan abiatu zuen ibilbidea Zaldibiako Euskara Mahaiak, eta urtarrilaren 28an, datorren asteartean, egingo du hirugarren bilera udaletxeko areto nagusian, 18:00etan hasita.
Gehiago