Korrika batzordea antolatzeko bilera, ostiralean

Aurten KORRIKA martxoaren 14tik 24ra ospatuko da Euskal Herri osoan zehar. Ekimenaren prestakuntzarako Zaldibiako Korrika batzordea sortuko da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehen saioa urtarrilak 19, ostirala, 17:00etan Karreane kultur etxean.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: urtarrila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira urtarrilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

2024rako udal aurrekontua eta asmo nagusiak

Abenduko Osoko Bilkuran behin-behineko onarpena eman zitzaien 2024rako udal aurrekontuei, EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJ-PNVren aurkakoekin. Guztira 2.366.081,83€ko aurrekontua da. Urtarrilaren 23an, asteartea, azalpen saio irekia egingo da 18:30ean Herri Aretoan. Jarraian xehetasunak.
Gehiago

Hondakin isuriak Olaldeko parkean

Etxeko hondakinak parkean barreiatuta agertu dira azken egunetan. Udalak hainbat neurri jarri ditu martxan eta zentzuz jokatzeko deia zabaltzen du. 
Gehiago

Osoko Bilkurako kronika

Abenduaren 28an, hileko azken ostegunarekin burutu zen 2023ko azken osoko bilkura. Jarraian landutako puntuak eta hartutako erabakiak. 
Gehiago

Jon Artanok ‘Juana’ liburua aurkeztuko du asteazkenean

Kazetari eta idazle zestoarraren saiakerako protagonista Juana Perea da, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaioa. Nerabetan etxetik alde egin zuen Karibera, urpekaria izan zen, marinela izan zen, pirata izan zen, legendazko emakumea izan zen… hil zuten arte. Asteazkenean gehiago jakiteko aukera izango dugu Artanoren kontakizun eta irudiekin, 18:30ean Karreaneko ganbaran.
Gehiago

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria prest, haur eta gazteentzako ehunka produktu berrirekin

Katalogoa.eus webguneak 8.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu dagoeneko. Paperezko liburuxka etxez etxe banatu berri da.
Gehiago

Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren bezperan, Bidasoa filmaren emanaldia

Abenduaren 18an, astelehenarekin, ospatuko da aurten ere Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Oinarrizko askatasun eta eskubideak babestu eta bermatzea aldarri duen egunaren bezperan dokumentala eskainiko da Antzokian. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak Euskal Herrian Bidasoa ibaiaren bi ertzetan bizi den errealitatea biltzen du. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago

Egutegiak dakarrena: abendua

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira abenduan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Euskara ikasten, herrian bertan

Iraileko matrikulazio kanpainaren ondoren, urria erdialdetik martxan dira euskara ikasteko ikastaroak Zaldibian. Ikas-maila ezberdineko bi talde osatu dira, eta astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan dituzte klaseak. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago

Zaintza erdigunean: inkestaren emaitzak eta gogoeta

Zaldibiako Udaleko "Komunitatea eta zaintza" arlotik, azaroaren 9a eta 19aren artean zaintzaren inguruko inkesta zabaldu zitzaien herritarrei. Azaroaren 30eko greba feminista orokorra gainean dugun honetan, inkestaren emaitzak eta hauetatik ateratako ondorioak edo gogoeta jarri nahi genuke ikusgai.
Gehiago

Greba Feminista Orokorra dela eta, ostegunean udal zerbitzuak itxita

Udaleko langileen batzarrak bat egin du ostegunerako deituta dagoen greba feminista orokorrarekin. Beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira azaroaren 30ean. Udal Gobernuak ere bat egin du grebarekin eta dagoeneko iragarri dira Zaldibian greba egunerako deitu diren ekimenak.
Gehiago